Gilen VIII.a Akitaniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilen VIII.a Akitaniakoa

Bizitza
JaiotzaPoitiers, 1024
HeriotzaChizé1086ko irailaren 25a (61/62 urte)
Hobiratze lekuaChurch of Saint-Jean de Montierneuf (en) Itzuli
Familia
AitaGilen V.a Akitaniakoa
AmaAgnes of Burgundy, Duchess of Aquitaine
Ezkontidea(k)Hildegarde of Burgundy (en) Itzuli  (1068 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaRamnulfids (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Gilen VIII.a[1] (1023 -1086ko irailaren 25a), jaiotzean Gui-Geoffroi, Baskonia (1052-1086) eta Akitaniako duke eta Poitiersko kondea (1058-1086) izan zen[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gui-Geoffroi[3] Gilen V.a Akitaniakoa eta bere hirugarren emaztea zen Ines Borgoinakoaren semerik txikiena izan zen. Ines Poitierskoa bere arrebaren partez Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa koinatua zuen[4].

1052an eta Gilen VII.a Akitaniakoaren agintaldian Baskoniako duke bilakatu zen. Gilen V.a Akitaniakoak Antso VI.a Gilen Gaskoniakoaren alaba Briska ezkondu zuenean, akitaniarrek eskubideak lortu zituzten Gaskonian.

1064an Ramiro I.a Aragoikoa Barbastroko setioan parte hartzeko osaturiko armadaren buruzagietako bat izan zen. Alexandro II.a Aita Santuak musulmanen eskuetan zegoen hiri baten kontra antolatuta Gurutzaden aurrekaritzat hartzen da. Aragoiko konderriak, bere aliatuekin batera, hiria konkistatu, biztanleak erail eta harrapakin polita lortu zuen.

Hala ere, Aragoik laster galdu zuen hiria hurrengo urteetan. Gilen VIII.aren agintaldian, hegoaldeko erresumekin zuen aliantza bere lehentasun politiko nagusienetariko bat izan zen. Hori zela eta, bere alaba guztiek Iberiar errege ezkondu zituzten.

Ezkontzak eta seme-alaba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirutan ezkondu eta bost seme-alaba, gutxienez, izan zituen. Bigarren emaztea ugalkorra ez zenez dibortziatu eta bere lehengusina gaztea ezkondu zuen. Gilenek horrela izan zuen seme bat, baina legezko bilakatzeko Erromara joan behar zen 1070eko hamarkadaren hasieran[5].

Hona hemen bere ezkontzak:

  • Bigarrena: Mateda, 1068ko maiatzean dibortziatu zuen. Alaba bakarra izan zuten:
  1. Ines Akitaniakoa (1052-1078), Alfontso VI.a Gaztelakoa ezkondu zuena.
  1. Ines Akitaniakoa (1070-1097), Petri I.a Nafarroakoa ezkondu zuena
  2. Gilen IX.a Akitaniakoa, bere oinordekoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak
  2. Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990
  3. Owen, D. D. R. "Eleanor of Aquitaine: Queen and Legend"
  4. "Nouvelle Biographie Générale". Paris, 1859
  5. Jean Combes (arg.), "Histoire du Poitou et des Pays charentais : Deux-Sèvres, Vienne, Charente, Charente-Maritime", Clermont-Ferrand, Éditions Gérard Tisserand, 2001, (ISBN 2-84494-084-6),online


Aurrekoa
Bernart II.a Gaskoiniakoa
Baskoniako dukea
1052-1086
Ondorengoa
Azkena


Aurrekoa
Gilen VII.a Akitaniakoa
Akitaniako dukea
Poitiersko kondea

1058-1086
Ondorengoa
Gilen IX.a Akitaniakoa