Giro-tenperatura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Giro-tenperatura termometro batekin neur daitekeena eta uneko ingurunean neurtzen dena da. Zientzian, giro-tenperatura 20 Celsius gradu (293 Kelvin) dela jo ohi da.

Giza erosotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza erosotasunerako, giro-tenperatura desiragarria norbanakoaren beharren eta beste zenbait faktoreren araberakoa izango da. Osasun-ikerketa zenbaiten arabera, etxebizitza bateko gela gehienetarako aholkatzen den giro-tenperatura 21 °C-ekoa da. Logeletan, berriz, 18 °C-eko tenperatura aholkatzen da. Beste ikerketa batek dioenez, giro-tenperatura altua somatzeak lankidetza-giroa murrizten du lanean. Ikerketa honek giro-tenperatura maximoa 22 °C-ekoa izatea aholkatu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]