Gizakunde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristo berpiztua, Matthias Grünewald, XV. mendea.

Gizakundea kristautasunaren sinesmen garrantzitsuenetakoa da. Sinesmen honen arabera, Jainko betierekoa osatzen duten hiru pertsonetatik bigarrena (Semea) gizaki egin zen. Doktrinaren arabera, Semearen izate jainkotiarra giza izatearekin elkartu zen pertsona bakarrean (Jesu Kristo). Izate bakoitza, hala ere, bere osotasunean mantendu zen; Jesus, aldi berean, Jainko eta gizaki dela aitortzen dute kristau gehienek (katoliko, anglikano eta ortodoxoek eta protestante gehienek).

Dogma hau Joanen Ebanjelioko lehen atalean agertzen da argi: 14. puntuan azaltzen denez, Hitza gizon egin zen eta gure artean zen bizitzen. Bere garapena Nizeako (325), Efesoko (431) eta Kaltzedoniako (451) kontzilioetan egin zen. Beraietan zehaztu zenez, Jesu Kristo Jainko Hirutasuneko bigarren pertsona Andre Mariagandik gorputz harturik gizon egin zen, bere jainkozko izatea galdu gabe.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]