Gliese 581 c

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gliese 581 c
Behaketa
Gorputz-gurasoaGliese 581 (en) Itzuli
AurkitzaileaHigh Accuracy Radial Velocity Planet Searcher (en) Itzuli
Aurkikuntza-data2007ko apirilaren 4a
KonstelazioaLibra
Igoera zuzena229,8617797234 °
Deklinazioa−7,7222752663267 °
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia0,0721 AU
Eszentrikotasuna0,087
Orbita-periodoa12,914 egun
Periapsiaren argumentua−10 °
Ezaugarri fisikoak
Masa0,017783 M_J
Izendapenak

Gliese 581 c, "Superlur" ere deitzen zaion exoplaneta da, eguzkitik 20,4 argi urtera dagoena. Gliese 581 izarra orbitatzen du, nano gorri motakoa dena eta eguzkiaren tamainaren heren bat dena. Gliese 581 cek eta sistemako beste planetek 4.300 milioi urteko adina dute, lurrarena baino 300 milioi urte gazteagoa.

Planeta sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gliese 581 izarra hiru planetek orbitatzen dute: Gliese 581 b, Gliese 581 c eta Gliese 581 d-k. Horietatik Gliese 581 c eta Gliese 581 d dira bizitza eduki dezaketen planeta bakarrak, baina bi horietatik Gl 581 c da aukera gehien dituena.

Gliese 581 c-ren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gl 581 c-ek 13 egun lurtarretan orbitatzen du bere izarra, eta 13 egun lurtarretan burutzen du errotazio mugimendua. Horregatik planetaren hemisferio batean beti eguna da eta bestean gaua. Gainera, bertako mareak Lurrarenak baino 400 aldiz indartsuagoak dira. Gliese 581 cren diametroa lurrarena baino 1,5 aldiz handiagoa da (19.134 km). Bere masa Lurrarena halako 5 da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]