Goiaingeru

Wikipedia, Entziklopedia askea

Goiaingeru edo arkanjelu (grezieraz: ἀρχάγγελος, literalki aingeru nagusia) bat goi mailako aingeru bat da. Goiaingeruak hainbat erlijiotan aurki daitezke, edo mitologikoki antza duten izakiak, baina goiaingeru hitza erlijio Abrahamikoei lotuta dago, hau da, Judaismo, Kristautasun eta Islamarekin.

Mikel eta Gabriel judu, musulman eta kristau gehienek onartzen dituzte. Tobiasen liburua (Katoliko zein Ortodoxoek Biblian onartua baina Protestanteen arabera aprokrifoa) Rafael ere aipatzen du, goiaingeru gisa. Mikel, Gabriel eta Rafael Erromako Eliza Katolikoak ospatzen ditu irailaren 29an (1921etik 1969ra martxoaren 24a Gabrielentzat eta urriaren 24a Rafaelentzat), eta Ekialdeko Eliza Ortodoxoak azaroaren 8an ospatzen da (egutegi juliarraren arabera, azaroaren 21a litzateke gregoriar egutegian). Islameko Gabriel, Mikel, Israfil eta Azrael goiaingeruek berezko izena dute. Juduen literatura, Enochen Liburuan Metatron agertzen da goiaingeru gisa, "aingeru gorena" izenarekin, nahiz eta fedearen adar guztietan ez den onartzen. Zoroastrismoan testuek diote Ahura Mazdak sei Amesha Spenta handi dituela.

Goian aipatutako fede batzuetan guztira 7 goiaingeruren existentzia aipatzen da, baina zeintzuk diren aldakorrak dira, iturriaren arabera. Rafael, Gabriel eta Mikel beti aipatzen dituzte, besteak aldatuz. Gehienek Uriel izena ere sartzen dute, Esdrasen Liburuaren 2. atalean agertzen dena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]