Gorbeiako natura parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gorbeiako natura parkea Araba eta Bizkaia arteko Gorbeia mendiak (1.481 m) menderatzen duen 20.016 hektareako lurraldea da. Euskal Herriko parke naturalik handiena da.

Borda bat Gorbeiako natura parkearen iparraldean. Baserri izandakoa, egun aziendak gordetzeko.

Eusko Jaurlaritzak 1994ko ekainaren 21ean izendatu zuen natura parke[1].

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba eta Bizkaiaren arteko mugaldean dago eta inguruko udalerriak hauexek:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

100 milioi urte atzerago urak estaltzen zuen Gorbeiako natura parkea. Geroago materialak tolestu egin ziren eta gainazalera igo ziren. Mila urteren ondoren, izaki bizidun askok kolonizatu zuten lurraldea, besteak beste, pagoak, haritzak, arteak, eta abarrek.

Baso sakonak sortu ziren. Aireko kondizio klimatikoek oztopatzen zuten Gorbeiaren tontorreko zuhaitzen haziera, horregatik belardia dago hor; Beste gune batzuetan, prezipitazioak zati bustiak eratu zituen.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorbeia mendia
Otzarreta pagadia, Gorbeia.
  • Klima: Bizkaiko eta Arabako klimen ezberdintasunak eragina du geologian eta floran. Iparraldean, klima atlantikoa izanik, prezipitazioak ugariagoak dira. Hegoaldean, ordea, klima kontinentala da. Klima atlantikoaren eta kontinentalaren arteko muga dugu Gorbeiako tontorra.
  • Erliebea: parkeak 500 bat zulo ditu, 100 km guztira. Neolitiko meatokiak daude eta monumentu megalitikoak. Horiek direla eta, suposatzen da artzainen elkarteak zeudela.
  • Geologia: Bizkaian Aldamin edo Lekanda bezalako kareharrizko tontor zorrotzak dira nagusi; Araban, aldiz, tontor biribilduak daude silizeo harrien gainean (Berretin edo Oketa, esate baterako)
  • Basoak: pagoak dira Gorbeian azalera gehien hartzen duten zuhaitzak, 6000ha alegia. Haritzak (Quercus robur eta Quercus petraea) eratutako basoak urteetan zehar moztu egin ziren baso-landaketak (gehienbat Bizkaian) eta nekazaritza lursailak (Araban) ezartzeko. Ibai-ertzeetako basoak hedadura gutxikoak izan arren, garrantzia handikoak dira ibaien aniztasunari eusteko. Gorbeian ondo zaindutako ibaien adibide ugari ditugu: Arratia, Arnauri, Baias, Arralde, Ugalde...

Leku deigarrienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itxinako Biotopo Babestua: Parkearen iparraldean dagoen eredu karstikoaren adibide bikaina.
  • Goiuriko ur-jauzia: 100 metro inguruko ur-jauzi hau Parkearen hego-mendebaldean topatzen dugu, Izarra herritik hurbil.
  • Mairuelegorretako kobazuloa: Hego-ekialdean aurkitzen den haitzulo ezaguna. Bertara iristeko bidea Muruako harrobietan hasten da.
  • Saldropoko hezegunea: Barazar mendatearen punturik altuenean dagoen bidea hartuz bertara iritsiko gara.

Debeku garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sua piztea.
  • Zaborra botatzea.
  • Baimenik gabe ibilgailuz ibiltzea.
  • Landareak moztea eta animaliak gogaitzea.
  • Kanpatzea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]