György Bessenyei

Wikipedia, Entziklopedia askea
György Bessenyei

Bizitza
JaiotzaTiszabercel (en) Itzuli, 1747
Herrialdea Hungaria
HeriotzaBakonszeg (en) Itzuli1811ko otsailaren 24a (63/64 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakhungariera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

György Bessenyei (Tiszabercel, Hungariako Erresuma, gaur egun Hungaria, 1747Pusztakovácsi, Hungariako Erresuma, gaur egun Bakonszeg, Hungaria, 1811ko otsailaren 24a) hungarierazko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protestante-familia bateko semea zen. Idazle-talde bat eratu zuen nazio-hizkuntza goratzeko eta Hungariak Austriarekiko zuen kultura-mendekotasuna apurtzeko. Alemana eta frantsesa ikasi zituen bere kasa, eta filosofia eta literatura izan zituen ardura nagusi. Voltaireren mireslea izan zen. Bi tragedia, Agis eta Buda, eta Maria Teresaren gorteari buruzko satira bat, Tarimenen bidaia, idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: György Bessenyei Aldatu lotura Wikidatan