Halley kometa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Halley kometa 
Behaketa
Magnitude absolutua5,5
Gorputz-gurasoaEguzkia
Aurkikuntza-dataK. a. 466
Honen izena daramaEdmond Halley
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis35,08231 AU
Periapsis0,58598 AU
Ardatzerdi handia17,8341 AU
Eszentrikotasuna0,96714
Orbita-periodoa75,31589 urte
Batezbesteko anomalia38,38426 ° eta 274,14049194984 °
Makurdura orbitala162,26269 °
Goranzko nodoaren luzera58,42008 °
Periapsiaren argumentua111,33249 °
112,25779200487 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa11 km
Masa220 Tg
Dentsitatea850 kg/m³
Albedoa0,04
Behin-behineko izendapenak1P/1982 U1
1982i
1P/1909 R1
1909c
1P/1835 P1
1835 III
1P/1758 Y1
1759 I
1P/1682 Q1
1682
1P/1607 S1
1607
1P/1531 P1
1531
1P/1456 K1
1456
1P/1378 S1
1378
1P/1301 R1
1301
1P/1222 R1
1222
1P/1145 G1
1145
1P/1066 G1
1066
1P/989 N1
989
1P/912 J1
912
1P/837 F1
837
1P/760 K1
760
1P/684 R1
684
1P/607 H1
607
1P/530 Q1
530
1P/451 L1
451
1P/374 E1
374
1P/295 J1
295
1P/218 H1
218
1P/141 F1
141
1P/66 B1
66
1P/-11 Q1
-11
1P/-86 Q1
-86
1P/-163 U1
-163
1P/-239 K1
-239
1986 III
1910 II

Halley kometa, ofizialki 1P/Halley deitua,[1] epe laburreko kometa ezagunena da, Lurretik 75 edo 76 urtean behin ikus daitekeena. Epe laburreko kometen artean begi hutsez antzeman daitekeen bakarra da, eta baliteke gizaki baten bizialdian bitan agertzea. Begi hutsezko beste kometa batzuk, argitsuagoak eta ikusgarriagoak izan daitezkeen arren, milaka urtean behin baino ez dira agertuko.

Halley kometa Eguzki-sistemaren barrenean sartzen ikusi izana Txinako, Babiloniako eta Europako Erdi Aroko kroniketan dago idatzirik, gorputz zerutar bera zela jakin gabe. Kometaren periodikotasuna, lehendabiziko aldiz 1705ean ezarri zuen Edmond Halley ingelesak, eta egun haren omenez darama izena. Eguzki Sistemaren barrenean 1986an sartu zen azken aldiz, eta 2061ean agertuko da berriz.

1986ko agerraldian, Halley kometa espazio ontzi batek behatu zuen lehen aldiz, eta kometaren nukleoari eta isatsari buruzko informazio zehatza eman zuen. Behaketa horiek euskarria eman zioten zenbait hipotesiri kometen osaketari buruz, batik bat Fred Whipple-ren "elur-bola zikin" izeneko ereduari. Horrela, egiaztatu zen Halley kometa irakite-puntu baxuko izotz batzuen nahasketak osatu zuen (ura, karbono dioxidoa, amoniakoa eta hautsa). Hala ere, behaketak ideia horiek eraberritu ere egin zituen hainbat puntutan; esaterako, Halley kometaren azala hautsezko bestelako materialek osatzen dutela, eta zati bat baino ez dela izotzezkoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.