Hammudtarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hammudtarrak edo Banu Hammud (arabieraz: بنو حمود‎Banū Ḥammūd‎), Ali ibn Hammud al-Nasirrek sortutako dinastia berbere bat izan zen. Hauen arbasoak Idristarren artean aurkitzen dira hauen sortzailea zen Idris I.aren ondorengoak baitziren. Abbadtarren, Ziritarren eta Banu Huden artean, abbadtarrak talderik indartsuena eta iraunkorrena izan zen.[1]

Marokokoak jatorriz, Al-Andalusen finkatu ziren X. mendearen amaieran eta Kordobako Kaliferria bereganatu zuten 1016an Ali ibn Hammud al-Nasir omeiatar kalifak Sulaiman al-Mustain kalifa burua moztu zuenean.

Dinastia honek, Ali ibn Hammud al-Nasirrez gain, Kordobako beste bi kalifa eman zituen: Al-Qasim al-Mamun eta Yahya al-Mutali; eta Kordobako kaliferria desegin ondoren, Malagako eta Algecirasko taifetan zenbait errege.

XI. mendearen erdialdera arte mantendu ziren boterean, 1055ean, Sevillako taifak Algeciraskoa konkistatu zuenean, eta, 1057an, ziritarrek Malagako taifa menderatu zuenean.

Hammudtarrak xiismoaren adar zaidikoak ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Peter N. Stearns Peter N. Stearns, ed. g. The Iberian Peninsula. in: The Encyclopedia of World History: Ancient, Medieval, and Modern Chronologically Arranged. (6. argitaraldia) Boston, MA: Houghton Mifflin Company, 218 or. ISBN 0-395-65237-5..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]