Hannon (Hanibal Giskonen semea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hannon (Hanibal Giskonen semea)
Bizitza
Jaiotzaezezaguna
HerrialdeaKartago
Heriotzaezezaguna ( urte)
Familia
AitaHanibal
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Gerra Punikoa

Hannon (punikoeraz: 𐤇𐤍𐤀, ḤNʾ)[1] Hanibalen semea izan zen eta kartagotar jenerala Lehen Gerra Punikoan (K.a. 264 eta 241 bitartean)[2].

Historiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. I. mendean idatzitakoan, Diodoro Sikulok, Hannon aipatzen du bere Lehen Gerra Punikoari buruzko kontakizunean eta Hannon, Hanibalen semea dela esaten dio, izen horretako beste kartagotarrengandik bereizteko[3].

Agrigentoko gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Agrigentoko gudua

Borrokaren aurretik, Hanibal Giskon Agrigento hirian zegoen, erromatarrek setiatuta, eta Hannon txandakatze ematera bidali zuten. Hannonek bere tropak Heraklea Minoan kontzentratu zituen eta Herbesoko hornidura erromatarra harrapatu zuen[4]. Bere zalditeria numidiarrekin erromatar zalditeria eraso egin ondoren, erretiroa simulatu zuen. Erromatarrek numidiarrak jazarri zituztenean, kartagotarren zutabe nagusira eramanak izan ziren, eta han, galera ugari izan zituzten[5]. Setioak hilabete batzuk iraun zuen erromatarrek kartagotarrak garaitu aurretik eta Hannon atzera egitera behartu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. HUSS (1985): 565. or.
  2. Diodoro Sikulo: , Biblioteka Historikoa, 23.1.2
  3. LAZENBY, John (2016): The First Punic War. Routledge. 45–46 or. {{ISBN|978-1-134-21422-8}}.
  4. LAZENBY, John Francis (1996): The First Punic War: a military history, Stanford University Press, 58 or. {{ISBN|978-0-8047-2673-3}}. 2020.10.22an kontsultaturik.
  5. GOLDSWORTHY, Adrian (2007-04-01): The fall of Carthage: the Punic Wars, 265-146 BC. Cassell, 79 or. {{ISBN|978-0-304-36642-2}}. 2020.10.22an kontsultaturik

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HUSS, Werner (1985): Geschichte der Karthager, Munich: C.H. Beck, ISBN 9783406306549. (alemanez)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]