Hargintza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pieter Brueghel Zaharraren Babelgo dorrea margolanean, 1563an, hargintzaren lana ondo erakutsi zuen (Kunsthistorisches Museum).

Hargintza eraikuntzan erabiltzeko harria lantzeko lanbidea da. Artisau hauek harginak edo harri-lantzaileak dira. Gaur egun hargintza lana asko mekanizatu da eta, ondorioz, harginak desagertzen ari dira baina mendeetan oso lanbide garrantzitsua izan da. Ezagutzen diren eraikuntza historiko gehienen atzean harginak egon dira.[1]

Lehengaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hargintzaren lehengaia harria da. Harri horien ezaugarrien arabera teknikak eta lanabesak aldatzen eta moldatzen dira: gogorragoa eta arinagoa, hauskortansua, konposizioa...

Egiteko prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau fase bereizi daiteke; bakoitzean artisau desberdinek parte hartzen dute:

  • lehegaia harrobitik ateratzea;
  • harri-blokeak moztea;
  • harrien formak osatzea;
  • amaiera, askotan apaingarriak jarriz.

Hargin markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako artisauek haien lanak hargintzaren markekin seinalatzen zituzten. Sinbolo horiek haien artean ezagunak ziren eta tresnak eta lanabesak ere marka horiekin bereizi egiten ziren. Marka horiek oso sinpleak dira ete askotan elementu desberdinen konbinaketak dira: marrak, puntuak, gurutzeak, letrak... Horrelako markak batez ere Erdi Aroan erabili ziren eta garai horietako eraikuntzetan oso ohikoak dira.[1]

Harginaren marka.

Tresnak eta lanabesak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harginak bere tresnak erakusten 2009ko "European Heritage Days" erakusketan.

Harria lantzeko tresna eta lanabes asko erabiltzen dira, besteak beste:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]