Harold Eugene Edgerton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harold Eugene Edgerton
Bizitza
JaiotzaFremont (Nebraska)1903ko apirilaren 6a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCambridge1990eko urtarrilaren 4a (86 urte)
Hobiratze lekuaMount Auburn Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMassachusetts Institute of Technology 1927)
University of Nebraska–Lincoln (en) Itzuli 1925)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, unibertsitateko irakaslea, ingeniaria eta asmatzailea
Enplegatzailea(k)Massachusetts Institute of Technology
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Musicbrainz: cc382bb3-003f-400f-8c13-573859f20a0e Find a Grave: 1877 Edit the value on Wikidata

Harold Eugene Edgerton (Fremont, Nebraska, AEB, 1903ko apirilaren 6a - Cambridge, 1990eko urtarrilaren 4a) estatubatuar ingeniaria izan zen.

Lastertasun handiko argazkia eta kamera estroboskopikoa asmatu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nebraskako Unibertsitatean egin zituen ingeniaritza elektrikoko ikasketak. 1931n ingeniaritzako doktore-mailara iritsi zen Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT).

1928. urteaz geroztik zentro horretako irakasle izan zen. Argazki-flash mota berri bat asmatu zuen, xenonezkoa, segundo baten milioiren bateko lastertasunaz ireki eta ixten zena. Edgertonen Hodia da gaur egun gehien erabiltzen den flash mota. Flash horren bidez lastertasun handiko argazkiaren inguruko ikerketak egin ahal izan zituen; plater batera erortzen den esne tanta baten edo fruitu bat zeharkatzen duen balaren irudi ospetsuak egin zituen lehena izan zen.

Horrez gainera, lehenengo estroboskopio elektronikoak egin zituen eta Bigarren Mundu Gerran etsaien gudarosteen mugimenduei argazkiak ateratzea ahalbidetzen zuten argazki-unitateak osatu zituen. Gerraren ondoren, Estatu Batuen saio nuklearren argazkiak egiteko arduraduna izan zen, eta sakontasun handian lan egiten zuten urpeko kamerak egin zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harold Eugene Edgerton Aldatu lotura Wikidatan