Haurren sexualitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haurren sexualitatea: haurrek jolas eta esplorazio moduan hartzen dute euren sexualitatea.

Haurren sexualitateak haurren sentipen eta jokabideen multzoa da, euren sexu-garapenaren baitan. Bereziki kristau kulturan haurrak sexualitaterik gabeko pertsonatzat hartu badira ere, Sigmund Freud psikologoka haurren garapen psikosexualari buruzko ikerketa sakonak egin zituen, haurrek sexualitatea bizi eta garatzen dutela aipatuz. Garapen horretan, zenbait aldi bereizi zituen jaiotzatik: aho-aldia (0-1.5 urte), uzki-aldia (1.5-3.5 urte) eta aldi falikoa (3.5–6 urte); ondoren latentzia-aldia dator (6–12 urte), aldi genitalera heltzeko azkenik. Sistematizazio horretaz haraindi, haurrek jakinmina erakusten dute euren gorputzarekin eta sexualitate-gaiekin. Ohikoa da haurrek sexu-jolasetan jardun, besteen eta norbere genitalekin jolastu eta masturbaziora ere heltzea. Jarduera hauek ez dute kezkarik ekarri behar helduengan eta haurren garapennean guztiz normaltzat jo behar dita. Haurrek sexualitatea bizi arren, haurrekin sexu harremanak izatea haurren aurkako gehiegikeriatzat jo eta haurrari ondorio psikologiko larriak ekartzen dizkiola frogatu da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.