Hauteskunde kanpaina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hauteskunde kanpaina bateko ekitaldi bat, Indian.

Hauteskunde kanpaina erreferendum nahiz hauteskunde baten aurretik alderdi politikoek, hautagaiek eta bestelako eragile politikoek boto emaileei euren programa politikoa ezagutarazi eta botoa eskatzen den ekitaldien multzoa da, gehienetan propaganda eta marketin politikoa baliatuz.

Ekitaldi hauetan ohikoak dira mitin delako bilkurak, kaleko kartel eta afixak eta herritarrei helarazten zaizkien gutunak. Gehienetan, hauteskunde kanpainetarako hauteskunde edo erreferendum aurreko epe jakin bat ezartzen da legez, eta herritarren botoa ezin da eskatu epe horretatik kanpo. Horrela, hauteskunde kanpaina aurreko epeari hauteskunde aurre-kanpaina deitzen zaio; hauteskunde-kanpainaren azken egunaren biharamunean, berriz, hausnarketa eguna delakoa izaten da, non propaganda egin eta botoa eskatzea guztiz debekaturik izaten diren, bozketa-egunean bezalaxe.

Alderdi politiko edo politikari baten programak eta erabakiak hauteskundeetan boto gehien lortzeari begira eratzen direnean, bestelako kontsideraziorik gabe, haiek elektoralistak edo populistak direla esaten da, zentzu gaitzesgarrian gehienetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.