Heinrich Friedrich Karl Reichsfreiherr vom und zum Stein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Heinrich Friedrich Karl Reichsfreiherr vom und zum Stein

Prusiako Ministro-Presidentea

Bizitza
JaiotzaNassau1757ko urriaren 26a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaCappenberg1831ko ekainaren 29a (73 urte)
Hobiratze lekuaFrücht
Familia
Ezkontidea(k)Christiane Magdalene Gräfin von Wallmoden (en) Itzuli  (1793ko ekainaren 8a -
Seme-alabak
LeinuaQ1484588 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta historialaria
Jasotako sariak
KidetzaAcademy of Science for Public Utility (en) Itzuli
Prusiako Zientzien Akademia
Framazoneria

Heinrich Friedrich Karl Reichsfreiherr vom und zum Stein, ezagunagoa Vom Stein baroia gisa (Nassau, 1757ko urriaren 25a - Kappenberg, Westfalia, 1831ko ekainaren 29a), Prusiako politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitoren semeen sendi batean jaio zen. Göttingenen egin zituen ikasketak. 1780an Prusiako erregearentzat lanean hasi zen eta hogeita bost urtez Prusiako ekonomia- eta industria-garapenari atxikia egon zen.

Frantziako Iraultzaren etsai amorratua zen; 1803an Prusiak beretu berri zituen lurraldeen administrazioaz arduratu zen. 1806an Finantza ministro izendatu zuten eta aurre egin zion Napoleonen zabalkundeari. 1807an oinarrizko berrikuntzak proposatu zituen: laborarien morrontza deuseztatzea, administrazio zentrala berriro antolatzea, gudarostea errotik eraberritzea. Baina Prusiako klase agintariak eta Napoleonek aurka egin zioten eta 1808ko azaroan kargua utzi eta erbesteratu behar izan zuen, Austriara hasieran eta Errusiara gero.

Errusiaren eta Prusiaren artean hitzarmen bat izenpetzea eta Frantziari gogor erasotzea proposatu zuen; borboitarren itzuleraren aldeko agertu zen eta Alemaniak Alsazia beretu zezala eskatu zuen; ez zuen lortu, ordea, Germaniako Inperioa berriro osatzea.

Vienako Batzarraren ondoren politika utzi eta 1819an Alemaniako Historia Elkartea sortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]