Heliopolis

Koordenatuak: 30°07′46″N 31°17′20″E / 30.129527777778°N 31.288888888889°E / 30.129527777778; 31.288888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Heliopolis
عين شمس
Al-Masalla obeliskoa, Heliopolisko hondakin nagusia
Datuak
Estatu burujabe Egipto
EskualdeaBehe Egipto
Koordenatuak30°07′46″N 31°17′20″E / 30.129527777778°N 31.288888888889°E / 30.129527777778; 31.288888888889
Map
Historia
KulturaAntzinako Egipto
Altitudea22 m

Heliopolis[1] (antzinako grezieraz: Ἡλιούπολις; egiptoeraz: ỉwnw; arabieraz: عين شمس‎ ʿĒn Šams) Antzinako Egiptoko hiri garrantzitsu bat izan zen, Behe Egiptoko XIII. nomoaren hiriburua izan zena.

Hiria, Kairotik ipar-ekialdera zegoen (gaur egungo aireportutik gertu), Niloren mendebaldeko ibarretik pixka bat aldendua, honekin, kanal baten bidez loturik zegoelarik.

  • Izen egiptoarra: Iunu. Izen greziarra: Heliopolis. Izen koptoa: On

Bere izen egiptoarra Iunu izan zen, "pilarea" esan nahi duena. Heliopolis izena, greziar jatorrikoa da: Ἡλίου πόλις o Ἡλίουπόλις eta "Eguzkiaren Hiria" esan nahi du, izan ere, hiri hau, Ra eguzki jainkoaren gurtza egoitza nagusia zen. Antzinako Egiptoko hiru hiririk garrantzitsuenetako bat zen. Besteak, Tebas eta Menfis dira. Koptoek, On bezala ezagutu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria, jada aipatua agertzen da K.a. 3000. urtean. II. dinastian zehar, astronomia gune garrantzitsua izan zen. Apaiz nagusiak, Behatzaileen Nagusia izeneko titulua zuen. Djoser faraoiaren garaian, titulu hau Imhotepi zegokion.

Baliteke Heliopoliseko Eguzki Tenplua, Abusirreko eguzki tenplu motaren oso antzerakoa izatea, V. dinastian zehar eraikiak, K.a. 2400. urte inguruan, Raren gurtza ezarri zuena gurtza nagusi bezala. Harresiaren eta tenpluren baten arrastoak aurkitu dira, horietatik nagusiena Amon eta Rarena izan behar zuena. XII. dinastiako faraoia izan zen Senusert I.aren obelisko bat kontserbatzen da, baita Djoserren kapera baten arrastoak ere. XVIII. dinastiako hilarri batek, ixtea, tenpluaren barrutiko harresien bidez oroitarazten zuen. Estatuak eta XIX. dinastiako eraikinen arrastoak ere aurkitu dira.

K.a. II. milurtekoaren erdialde inguruan, hiria bere punturik gailenera iritsi zen. K.a. 1300. urtean lortu zuen bere hedadurarik handiena; gainbehera, lehen milurtekoan hasten da.

Heliopolis, K.a. 525. urteko persiar inbasioan suntsitua izan zen, eta beranduago, K.a. 343an. Alexandria sortua izan ondoren, hiria baztertua geratu zen, eta poliki-poliki husten hasi zen. K.a. I. mendean, ia erabat hutsik zegoen hiria zen. Hurrengo mendean, bertako monumentu gehienak, Alexandria eta Erromara eramanak izan ziren. Gainontzekoek, material harrobi bezala erabili zen, Erdi Aroan Kairon eraikinak eraikitzeko erabili zirenak.

Heliopolis ingurua, konpainia pribatu batek erosi zuen XX. mendearen hasieran, eta, britainiar protektoratuaren garaian, eraikinak eraiki ziren eta kopto eta atzerritarrekin birpopulatu zen. Kairoren hazkuntzarekin, hiriburuak, bere auzo bat gehiago bezala barneratu zuen XX. mendeko bigarren erdialdean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]