Henri Fayol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henri Fayol

Bizitza
JaiotzaIstanbul1841eko uztailaren 29a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaRue de Bellechasse (en) Itzuli1925eko azaroaren 19a (84 urte)
Hezkuntza
Heziketalycée du Parc (en) Itzuli
(1856 - 1858)
École nationale supérieure des mines de Saint-Étienne
(1858 - 1860)
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, ekintzailea, meatze-ingeniaria eta saiakeragilea
Enplegatzailea(k)Société de Commentry, Fourchambault et Decazeville (en) Itzuli  (1860 -
Jasotako sariak
MugimenduaLiberalismo ekonomikoa

Henri Fayol (Istanbul, 1841eko uztailaren 29Paris, 1925eko azaroaren 19) frantses meategi-ingeniari bat izan zen, kudeaketa eta administrazioari buruzko teoria zientifiko bat osatu zuena, fayolismo izendatzen dena, meategietan bere bizitzan zehar egindako behaketetan oinarrituz. Ezagunak dira bere 14 kudeaketa-printzipioak, kudeatzailearen ezaugarri, ekintza eta tresna zenbaitekin osatzen direnak.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita André Fayol izan zen, eraikin-ingeniari bat. Istanbulen lantegi berri bateko lanak zuzentzen ari zela jaio zen Henri Fayol, bere aita eraikitzen ari zen lantegitik oso gertu, Istanbuleko periferian. Frantzia hegoaldeko La Voulte-sur-Rhône herrian egin zituen bere lehenengo ikasketak, bertatik gertu zegoen Valence hirian eskola politeknikoan sartu zen. 1960 urtean, 19 urterekin, Saint-Etienneko Meategi-eskolan gradutatu eta urte horretan bertan hasi zen lanean meategi batean. 34 urterekin, 1875 urtean, Adélade Céleste Marie Saulérekin ezkondu zen. Ordurako meategiko zuzendaria zen. 1888 urtean, konpainiako zuzendari izendatu zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Fayol Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.