Hidrogenazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hidrogenazioa esaten zaio substantzia bat hidrogenoarekin konbinatzen den prozesu kimikoar[1]i. Substratu ohikoenak konposatu organiko asegabeak izaten dira, hala nola, alkenoak, alkinoak, konposatu aromatikoak, zetonak eta nitriloak. Eskuarki katalizatzaileen bidez egiten da. Katalizatzaileak platinoaren , paladioaren, rodioa edo iridioaren gisako trantsizio-metalak izaten dira.

Hidrogenazioak garrantzia handia du elikagaien, petrolioaren eta botiken industrian.

Kontrako erreakzioari, hots, konposatu bati hidrogeno-atomoak kentzeari deshidrogenazioa esaten zaio, esaterako, alkano bat alkeno bihurtzean.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido maleikoa hidrogenatzean azido sukzinikoa lortzen da paladio katalizatzaile moduan usatuz[2].


1-Butanola polimeroak eta disolbatzaileak prestatzeko baliatzen da. Uretan oinarritutako margoetan, adibidez, maiz aurkitzen den kodisolbatzailea izaten da. Prozedura tradizionalean 1-butanola bi faseko erreakzio baten bidez sintetizatzen da azetaldehidotik abiatuta. Lehenean bi molekula azetaldehidok erreakzionatze dute krotonaldehidoa emanez. Hau hidrogenatuz sintetizatzen da 1-butanola[3]. Egun gehiago baliatzen den propilenoaren hidroformilazioan, atzen urratsa bitarteko produktu den butanalaren hidrogenazioa da.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  2. Amoa, Kwesi. (2007-12-01). «Catalytic Hydrogenation of Maleic Acid at Moderate Pressures» Journal of Chemical Education 84 (12): 1948.  doi:10.1021/ed084p1948. ISSN 0021-9584. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  3. Vicario Hernandez, Jose Luis & Moreno Benitez, Maria Isabel. (2009). Kimika organiko industriala. EHU, 74-75 or. ISBN 978-84-692-7831-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]