Hilondoko bizitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hilondoko bizitzaren ikuspegi bat, Jakoben eskilara: lekaideak zerura igotzen hil ondoren, baina batzuk deabruek erorrarazten dituzte tentaldiekin.

Hilondoko bizitza filosofia, erlijio, mitologia eta fikzio batzuetan hil ondoren izaki bizidunen arimek duten existentziari eta hori garatzen den eremuari buruzko kontzeptua da. Beste mundua ere deitu izan zaio euskaraz[1].

Erlijio batzuetan, hilondoko bizitza batekoa edo bestelakoa izango da heriotzaren aurretik arimek izan duten bizitzaren arabera[2]. Kristau teologian, zerua eta infernua bereizten dira heriotzaren ondorengo posibleetan.

Antzinako Greziarrentzat, hildakoak Hadesera joaten ziren hilobiratuak izaten baziren eta Karoni ordaindu ahal bazioten. Bestela, munduan geratuko ziren mamu bihurtuta harat-honat ibiltzen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskal lokuzioak sarean - Lokuzioaren fitxa» intza.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  2. Arrieta Urtizberea, Agustin. (2009). Jakin (Jakin) (174) (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  3. (Gaztelaniaz) Cartwright, Mark. «Hades» Enciclopedia de la Historia del Mundo (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.