Horst Ludwig Störmer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Horst Ludwig Störmer

(2006)
katedradun

Bizitza
JaiotzaFrankfurt am Main1949ko apirilaren 6a (75 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
HeziketaStuttgarteko Unibertsitatea
Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
Bell Labs
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Horst Ludwig Störmer (Frankfurt, 1949ko apirilaren 6a) alemaniar jatorriko estatubatuar fisikaria da. Fisikako Nobel Saria jaso zuen 1998an, Laughlinekin eta Tsuirekin batera, Hall quantum efektu zatikiarra aurkitzeagatik.

Frankfurteko Goethe Unibertsitatean fisika ikasketak amaitu ondoren, Stuttgarteko Unibertsitateko fisikako fakultatean sartu zen, eta 1977an doktoregoa lortu zuen. Urte horretan bertan Estatu Batuetara joan zen, eta Bell laborategietan lanean hasi zen. Daniel C. Tsui lankidearekin batera, erdieroaleen bi dimentsiotako sistemen ezaugarri elektrikoak aztertu zituen, Von Kliltzing alemaniar fisikariak Hall efektuaren kuantizazioari buruz lortu zituen emaitzetan oinarri hartuta. Galio artseniuroa oso tenperatura apalean erabiliz eta eremu magnetiko handien eraginpean jarriz, delako efektu hori karga elektriko zatikatu baten adinako kopuruetan ager zitekeela aurkitu zuten. Jokabide berezi horren azalpen teorikoa urtebete geroago eskaini zuen R. B. Laughilnek, supereroankortasun eta superjariakortasun efektuena bezalatsuko kondentsazio kuantikozko gertaera batean oinarrituta. Hiru zientzialariek Nobel Saria jaso zuten aurkikuntza horregatik. Garrantzi handiko aurkikuntza da, erresistentzia elektrikorik gabeko sistema elektronikoak egiteko aukera eskaintzen duelako. 1983an Bell laborategiko gai solidoen ezaugarri optiko eta elektronikoen saileko zuzendari aukeratu zuten, eta 1992an ikerkuntza fisikoen saileko zuzendari. Gainera, fisika aplikatuko irakasle da Columbiako Unibertsitatean. Estatu Batuetako Fisika Elkarteko eta Ameriketako Arte eta Zientzia Akademiako kide da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]