Hotzeri

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hotzeri
Deskribapena
Motagoiko arnasbideetako infekzioa, nasofaringitisa, Picornaviridae infectious disease (en) Itzuli, acute viral respiratory tract infection (en) Itzuli, upper respiratory tract disease (en) Itzuli, viral rhinitis (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateafamilia-medikuntza, infektologia
Otorrinolaringologia
Arrazoia(k)Errinobirus, Coronaviridae, Adenobirus, arnas birus sintzitial, Human metapneumovirus, human parainfluenza (en) Itzuli
human bocavirus (en) Itzuli
Sintoma(k)Eztula, eztarriko mina, errinorrea, sukarra, tinnitusa, Zurrunga, buruko mina, Doministikua
Muki-pilaketa
Patogenoaren transmisioaaire bidezko kutsadura, droplet infection (en) Itzuli, ukitzeen bidezko kutsapen, kutsapen zuzen
fomite transmission (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakzinc chloride (en) Itzuli, zinc gluconate (en) Itzuli, sodium ascorbate (en) Itzuli, (+)-norephedrin (en) Itzuli, guaifenesin (en) Itzuli, parazetamol eta Vicks VapoRub (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKJ00
GNS-9-MK460
GNS-10J00
DiseasesDB31088
MedlinePlus000678
eMedicine000678
MeSHD003139
Disease Ontology IDDOID:10459
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hotzeria, marranta, katarroa edo mafrundia normalean arinak diren birusek sortutako gaixotasun infekzioso bat da. Oso eritasun arrunta da, oro har eguraldi hotzarekin agertzen dena. Geure inguruan ez du aparteko arazorik sortzen, heriotza-tasa oso baxua dauka, eta pertsona ahulei ia beste inori ez dio konplikaziorik eragiten. Herrialde pobreetan, aldiz, arazo gehiago sortzen ditu, baldintza sozio-ekonomiko eskasak direla eta.

Goiko arnasbideak kaltetzen ditu, hau da, sudurra eta eztarria.

Sintoma hauek ditu: kongestioa sudurrean eta begietan, doministikuak, eztarriko mina egonezin orokorra eta, ez beti, sukarra.

Errinobirus generoko birusek sortzen dute, gehienbat.

Hotzeria da ziur aski gaixotasun infekziosorik hedatuena, umeek eta helduek urtean zehar behin baino gehiagotan pairatzen dutena. Larria ez bada ere, laneko eta eskolako absentismo handia eragiten du [1]

Hotzeria gripetik bereizi behar da. Jatorria (birus ezberdinak) eta sintomatologiaren aldetik bi gaitzek ez dute zer ikusirik, jendeak sarritan biak nahastu arren [2]. Gripea hotzeria baino larriagoa da eta gorputzeko atal gehiago kaltetzen ditu.

Eragilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hotzeriak jatorri birikoa du. Baina birus bakar bat ez, birus ugari egon daitezke hotzeri baten atzean.

Errinobirusak dira hotzeri gehien sortzen dituztenak. Gutxi gorabehera hotzeri guztien %25-50 erreinobirusek sortuak dira [3]. Beren izenak sudurra dutela habitat gogokoena adierazten du ("rhinos", grezieraz, sudurra da). 100 seroaldaera ezberdin dituzte.

Errinobirusen atzean, koronabirusak ere katarro askoren atzean daude, bereziki helduengan. Hotzeri guztien %10-20 inguru eragiten dituzte [4]. Lau koronabirus motak zer ikusi handia dute hotzeriarekin.

Errinobirus eta koronabirusez gain, beste birus batzuk ere izan daitezke hotzeriaren eragileak: adenobirus batzuk, enterobirusak edo gripearen birusa ere. Guztira, 200 birus motak edo seroaldaerek hotzeria eragin dezakete. Ez da harritzekoa, beraz, hainbeste birusekin oso zaila izatea hotzeriaren aurkako txerto eraginkor bat aurkitzea.

Infekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hotzeriaren birusa txistu-tanten bidez hedatzen da.

Arnas aparatuko beste gaixotasun infekziosoen antzera, hotzeria pertsonen artean transmititu daiteke aerosolen bidez. Aerosolak likido tanta txikiak dira, airean flotatzen daudenak [5]. Birusa gaixoaren arnas-jariakinetan dagoenez, honek doministiku, eztula edo hitz egiterakoan milaka eragile patogenoak kanporatuko ditu aerosolekin, infekzioa sortuko dutenak beste pertsona batek inhalatzerakoan.

Birusez kutsatutako objektuak ere (fomiteak) gaitzaren iturburua dira sarritan.

Sudurretik edo eztarritik sartzerakoan birus patogenoak bertako zelulak infektatu eta kaltetzen ditu. Begiak ere birusaren sarrerako atea izan daitezke.

Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitzaren inkubazio epea egun bat eta lau egunen artekoa da. Batzuetan infekzioa sintomarik gabekoa da [6]. Sintomak agertzen direnean, hauek dira ohikoenak: sudurreko kongestioa (buxadura nasala sortzen duena), doministikuak, eztula, errinorrea (sudurreko mukiak) eta eztarriko mina. Hainbat kasutan nekea, buruko mina eta sukar arina ere azaltzen dira.

Umeengan kasu gutxitan beste ondorio batzuk ekar ditzake infekzioak: sinusitisa eta otitis akutua, esaterako. Zaharrengan, bronkitisa edo pneumonia.

Goiko arnas-traktua da kaltetuena birusaren infekzioaren ondorioz. Birusa sudurreko eta eztarriko zelula epitelialak kaltetzen ditu. Infekzioari aurre egiteko aktibatzen diren defentsa naturalak (hanturaren bitartekariak -histamina, esaterako-, interferoia....) dira, hein handi batean, sintomatologiaren eragileak.

Gaitza 7-8 egunetan sendatu ohi da, gure immunitate-sistemak birus patogenoak akabatzen dituenean.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago hotzeria sortzen duten birusen aurkako tratamendurik. Horregatik, tratamendua sintomak arintzeko botiken erabileran datza (analgesikoak, eztularen aurkako botikak, sudurreko kongestioaren aurkakoak...), gure immunitate-sistemak bere lana egiten duen bitartean. Eskuarki, honek astebeteko epean birus patogenoak suntsitzen ditu.

Komenigarria da likido asko edatea.

Hotzeria pasatu ondoren sortzen den immunitatea oso mugatua da, birus baten aurkakoa besterik ez delako (eta hotzeria birus ugarik sor dezakete) eta denboran ere laburra delako. Ondorioz, ohikoa da hotzeri bat baino gehiago harrapatzea (ume txikiek, batik bat) urtean zehar.

Aipatu den bezala, ez dago hotzeriaren aurkako txertorik. Horregatik, profilaxia da biderik eraginkorrena infekzio birikoa saihesteko (eskuak sarri garbitu, harreman mugatuak eduki kutsatuekin, fomiteen garbiketa, espazio itxiak saihestu, etab.)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Worrall, Graham (2011ko azaroan) Common cold Can Fam Physician (en inglés) (College of Family Physicians of Canada) 57 (11): 1289-1290
  2. Eccles R «Understanding the symptoms of the common cold and influenza». Lancet Infect Dis, 5, 11, 2005eko azaroan, 718–725 orr.
  3. Ingraham, J., Ingraham, C.: Introducción a la Microbiología, Vol. II, Ed. Reverté (1998), 529 orr. ISBN: 84-291-1871-3
  4. Ingraham, J., Ingraham, C.: Introducción a la Microbiología, Vol. II, Ed. Reverté (1998), 530 orr. ISBN: 84-291-1871-3
  5. Albero, Josu: Mikrobioen Mundu Liluragarria, EHU (2019), 90 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2
  6. Basaras, M., Umaran, A.: Mikrobiologia Medikoa , E.H.U.ak argitaratuta, 486 orr. ISBN: 84-8373-658-6


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]