Huey P. Newton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Huey P. Newton

Bizitza
JaiotzaMonroe1942ko otsailaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaOakland1989ko abuztuaren 22a (47 urte)
Hobiratze lekuaEvergreen Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
HeziketaUniversity of California, Santa Cruz (en) Itzuli
Merritt College (en) Itzuli
Oakland Technical High School (en) Itzuli
San Francisco Law School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, filosofoa, soziologoa eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaPantera Beltza Alderdia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPantera Beltza Alderdia

Musicbrainz: aaec06a9-e4b4-410b-a77b-2c4f87170933 Songkick: 2383632 Find a Grave: 6598253 Edit the value on Wikidata

Huey P. Newton (Monroe, Louisiana; 1942ko otsailaren 17a - Oakland, Kalifornia; 1989ko abuztuaren 22a) estatubatuar aktibista politiko eta iraultzailea izan zen. Autodefentsarako Pantera Beltza Alderdia sortu zuen (Bobby Seale-rekin batera), 1966.urtean. Bere ikasketak bukatu zituen (1980an) Kaliforniako unibertsitatean (Santikurutz-en) Filosofia Sozialaren arloan, non doktoratu bat lortu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa eta nerabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Newton, Monroen (Louisiana) jaio zen 1942 otsailaren 17an. Armelia Johnson eta Walter Newton-ek (bere gurasoek) beste zazpi anai-arreba izan zituzten, eta horietatik Newton gazteena zen. 1945ean, bera eta bere familia Oakland-era (Kalifornia) migratu zuten afroamerikar bigarren migrazioan, Estatu Batuetako HegoaldetikEstatu Batuetako mendebalde eta mendebalde ertainera. Bere familia txiroa zen eta askotan etxez aldatu izan behar zuten San franziskoko badia inguruan Newtonen gaztaroan. Hala ere, berak zioen bere familia oso bateratua zegoela eta inoiz ez zuela izan hotzik edo goserik. Okland-en ikastetxean ikasten zegoenean, bera "beltzarana izateagatik lotsa sentitzeko hezi zutela" konturatu zen, eta horrela deskribatu zuen bere liburu autobiografikoan Bataz Beste Erreboluzionarioa:

Oakland technical High School-ean graduatu zen 1959ean, irakurri jakin barik. Irakurtzen ikasi zuenean, Planton-en Errepublika liburu utopikoa, irakurri zuen lehenengo liburua izan zen. Gerora; Meritt College, San Francisco Law School eta University of Californian (Santikurutz-en) jarraitu zituen bere ikasketak batxiler gradua lortu zuenera arte, ondoren bere ikasketak jarraitu zituen eta doktoratua lortu zuen filosofia sozialean. Bere nerabe garaian, hainbat alditan atxilotu zuten irain txiki, bandalismo eta arma jabetzagatik.

Irakurri ikasi zuenean, guztia zalantzan jartzen hasi zen. Bere autobiografian (Bataz Beste Erreboluzionarioa) idatzi zuen nerabeeraroko zalantza horiei buruz: " Galdetzen nizkidan gauzen gehiengoa, nire familian eta komunitatean bertan gertatzen ari ziren garai horretan". Hau izan zen bere inplikazio aktibistaren hasiera gisa-eskubideen gudan. Huey-k behin idatzi zuen "bere lege ikasketak hasi zituela kriminal hobea bihurtzeko, baina denbora galera izan zela bere interes txarrengatik."