Hugo Ball

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hugo Ball

Bizitza
JaiotzaPirmasens1886ko otsailaren 22a
Herrialdea Alemania
HeriotzaSant'Abbondio (en) Itzuli1927ko irailaren 14a (41 urte)
Hobiratze lekuaSant'Abbondio Cemetery in Gentilino (en) Itzuli
Heriotza modua: urdaileko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Emmy Hennings
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, poeta, antzerki zuzendaria, idazlea eta filosofoa
Lan nabarmenak
Mugimenduadadaismoa
Musika instrumentuapianoa

Spotify: 0Vjsh8lHrbzq6zQFkCvIJu iTunes: 193502430 Musicbrainz: eb23de51-b5cc-4e93-a8f2-bac58d0c614b Discogs: 88903 Find a Grave: 8940320 Deezer: 7567472 Edit the value on Wikidata

Hugo Ball (Pirmasens, 1886ko otsailaren 22a - Sant' Abbondio, Suitza, 1927ko irailaren 14a) alemaniar egile eta olerkaria izan zen. Dada mugimendu artistikoaren sortzailea izan zen Zurichen 1916an eta olerkigintza soinudunaren egilea. Soziologia eta filosofia ikasi zituen Munich eta Heidelbergeko unibertsitateetan. 1910ean Berlinera joan zen aktore izateko eta Max Reinhardtekin kolaboratu zuen. Lehen Mundu Gerraren hasieran armadan izena ematen saiatu zen, baina arrazoi medikoengatik atzera bota zuten. Belgikaren inbasioaren ondoren gerra kritikatu zuen eta traidoretzat hartu zuten. Emmy Hennings kabaret artistarekin Suitzara joan zen eta 1920an. berarekin ezkondu zen. Suitzan jarraitu zituen Bakunin eta anarkismoari buruzko ikasketak, hala ere, anarkismoa arbuiatu zuen bere alderdi militanteengatik. 1916an Le Manifeste DaDa et Cabaret Voltaire sortu zituen eta Dada mugimenduaren buru izan zen. 1920an katolizismora itzuli eta Ticino kantonamendura erretiratu zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Die Nase des Michelangelo. Tragikomödie in vier Auftritten, 1911
  • Der Henker von Brescia. Drei Akte der Not und Ekstase, 1914
  • Flametti oder Vom Dandysmus der Armen. Roman. Reiss, Berlin 1918
  • Zur Kritik der deutschen Intelligenz. Der Freie Verlag, Bern 1919
    • berregina: Die Folgen der Reformation. Duncker & Humblot, München 1924
  • Byzantinisches Christentum. Drei Heiligenleben (on Joannes Klimax, Dionysius Areopagita und Symeon dem Styliten). Duncker & Humblot, München 1923
  • Hermann Hesse. Sein Leben und sein Werk. S. Fischer, Berlin 1927
  • Die Flucht aus der Zeit (Diary). Duncker & Humblot, München 1927
  • Gesammelte Gedichte mit Photos und Faksimiles, ed.. Annemarie Schütt-Hennings. Arche, Zürich 1963
  • Tenderenda der Phantast. Roman. Arche, Zürich 1967

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]