Iberia Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iberia Arraun Elkartea
Sorrera 1944
Herria Euskal Herria Sestao, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Eleder Martínez
Entrenatzailea Euskal Herria Javier Maiz
Patroia(k) Euskal Herria Urko Marin
Kolorea(k)           berdea eta gorria
Trainerua           Hojalatera
Palmaresa 2 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
1 Bizkaiko Txapelketa
2023: Kontxa ez
2022: Liga ez
Webgunea www.facebook.com

Iberia Arraun Elkartea Sestaoko Iberia auzoan 1944. urtean sorturiko arraun kluba da.

Sortu eta lehenengo bi hamarkadetan batel eta trainerillatan Espainiako titulu ugari irabazi zituen eta traineruarekin ere baditu Kontxako Bandera bi, bigarrena herri bereko Kaikurekin batera izan bazen ere. 1950. hamarkadan Bizkaian arraunari eutsi zion elkarte bakarra izan zen eta Kontxako Banderan eta Bilbon ezezik Coruñan ere jokatu eta irabazi zituen estropadak. Galizian Educación y Descanso de Bilbao izena erabili zuen sarritan. Espainiako traineru txapelketarik ez zuen irabazi baina bederatzi aldiz izan zen bigarrena.

Azken urteetan arazo handiak ditu trainerua ateratzeko.

Beteranoen trainerua badu eta maila onean ari da. ABE Ligan bigarren eta Euskadiko txapelketan hirugarren postuak lortu ditu.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berde argia, marra eta letra gorriekin, bai elastikoak eta baita Hojalatera trainerua ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sestaoren arraun historia oso luzea da. 20 eta 30. hamarkadako Bizkaiko estropadetan herriko hainbat talde aritu ziren arraunean, hala nola Kaiku eta gerora futbolean arituko zen Sestao Sport.

Urrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1944 urtean sortu zen Sestaoko La Iberia auzoan, zehatzago esanda "El Alubiero" tabernan. Berehala hasi zen ontzi txikietan emaitza bikainak lortzen eta 1950. hamarkadan aldiz Sestaoko (eta Bizkaiako) traineru nagusia izan zen, Espainiako batel eta trainerilla txapelketa ugari lortuz eta trainerutan Kontxako Bandera eta A Coruñako Generalísimo Kopa famatuak irabaziz, bai eta Espainiako Traineru Txapelketan 9 aldiz bigarren postua lortuz ere. 1954 urtea bereziki izan zen ona klubarentzat, Emilio Carrerasek patrontzarako Andoni Arraiz gaztea hautatu zuen eta honek 21 urte baino ez zituen arren lehenik Coruñako bandera eta ondoren Kontxakoa irabazi zituen[1].

1959an Kaikurekin bat eginda Sestao izena erabiliz bigarren Kontxako Bandera irabazi zuen Iberiak. Azken garaipena 1966ko Bizkaiko Traineru Txapelketa izan zen. 1970an Algortaren aurkako desafioa jokatu zuen Algortan eta erraz nagusitu zen.

Talde apala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970. hamarkadatik gaur egunera arazo handiak izan ditu eta urte gutxi batzuetan baino ez du trainerua uretaratu. Azken denboraldia 2002an izan zuen.

2014 denboraldirako Castreñarekin akordioa lortu zuen. Bien arteko baturari esker bi traineru uretaratu zituzten KAE Ligan. Lehen mailan Castreña izenarekin aritu ziren eta bigarren mailan Castro-Iberia izenarekin. Elkarketa puntuala zen eta Castrok 24 arraunlari eta Iberiak 14 jarri zituzten. 2015ean bakarrean ekin zion eta babeslerik ez duen arren aurrera jarraitu zuen 2016an ere. 2017an lortu zuen azkenengo aldiz trainerua ateratzea.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1954 eta 1959*.
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 1950.

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (9): 1952, 1955, 1957, 1958, 1959, 1960, 1963, 1964 eta 1966.
  • Hirugarrena (2): 1951 eta 1961.

Bizkaiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1966.
  • Hirugarrena (2): 1973, 1998.

Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga
2014 KAE 2 Liga, 14.a
(Castreña-Iberia)
2015 KAE 2 Liga, 14.a
2016 KAE 2 Liga, 11.a
2017 KAE 2 Liga, 17.a
2018 ez

Beteranoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberia Arraun Elkartea
Palmaresa 0 ABE Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Bizkaiko Txapelketa
2023 8.a (ABE Liga)

2019an abiatu zuen ibilbidea, Bizkaiko txapelketan bigarren eta Euskadikoan hirugarren eginez. 2020an etenaldia etorri zen COVID-a9 pandemiaren erruz eta 2021ean Ligan hartu zuen parte. 2022an bigarren txapeldunordea izan den ABE Ligan.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea ABE Liga Euskadiko txap.
2019 - 3.a
2020 - -
2021 6.a 3.a
2022 2.a 8.a
2023 8.a 7.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Iberia» LA BANCADA DEL REMO 2015-03-09 (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]