Ibáñez de Lunatarren etxea (Tutera)

Koordenatuak: 42°04′N 1°37′W / 42.06°N 1.61°W / 42.06; -1.61
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibáñez de Lunatarren etxea
Kokapena
Koordenatuak42°04′N 1°37′W / 42.06°N 1.61°W / 42.06; -1.61
Map
Arkitektura

Ibáñez de Lunatarren etxea edota Señorenatarren etxea Nafarroako Tutera udalerrian dagoen eraikin bat da. Tuterako Alde Zaharrean dago, Rua kalean, Tuterako udaletxea eta Almirantearen edo Cabanillas Berrozpetarren etxetik hurbil.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean eraiki zen. Señorenatarren etxea oinplano laukizuzena eta hiru solairuko garaiera duen berpizkundeko eraikina da. XVII. mendeko Ibáñez de Lunatarren harrizko armarria du. Berpizkundeko hiru friso interesgarri ditu, barnealdeak hiru solairuko garaiera eta oinplano karratua du.

Lehen solairuak kanpoaldetik burdin-hesiz babestutako leihoak ditu. Bigarren solairuak balkoiak. Azken solairuak aragoiar arkitekturan hain ohikoa den adreiluzko arku galeria du, bai eta egur landuzko teilatuondoa.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa