Ignazio Omaetxebarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignazio Omaetxebarria
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo, 1909
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1995 (85/86 urte)
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakmonjea eta hizkuntzalaria
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Ignazio Omaetxebarria Martitegi (Izengoitiak: Aritzondo, Gisasola, Fray Peregrino, Aita Inazio) (Gernika, 29-7-1909?, 4-6-1995) bizkaitar idazlea izan zen, frantziskotarra. Arantzazun, Munichen eta Mückengladbachen egin zituen Teologia ikasketak. Argia, Aranzazu, Ensayo, BRSVAP aldizkarietan argitaratu ditu lan aipagarrienak. Bestalde, Missionalia Hispanica eta Misiones Franciscanas aldizkarietan argitaratu ditu lan biografiko batzuk. Omaetxebarriaren obra nagusia Euskera, un poco de gramática y algo de morfología del verbo vasco (1959) da. Euskaraz, Lagunarteko meza (1956) izeneko liburuxka eta Abestu Errosarioa erlijio-obrak argitaratu zituen. Gazteleraz idatzirikoen artean nabarmentzekoak dira Francisco Beraskolaren (Sangre vizcaína en los pantanos de la Florida), Pascual de Vitoriaren (A la sombra del Gengiskhan) eta Teresalina Zubiriren (Una víctima perfecta) biografiak eta A la sombra del Gengis-Khan (1960). Euskaltzain urgazlea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.