Il nome della rosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Il nome della rosa
Datuak
IdazleaUmberto Eco (1980)
Argitaratze-data1980
GeneroaHistoria, Misterioa
Jatorrizko izenburuaIl nome della rosa
HizkuntzaItaliera
ArgitaletxeaBompiani (en) Itzuli eta La nave di Teseo (en) Itzuli
Herrialdea Italia
Orrialdeak533
ISBN88-452-0705-6 ISBN 88-452-0705-6
Euskaraz
IzenburuaLarrosaren izena

Il nome della rosa (euskaraz Arrosaren izena) 1980an Umberto Eco italiar idazleak idatzitako eleberri bat da.[1] XIV. mendean Italian Liguria eskualdeko Apeninoak mendilerroan dagoen monasterio batean girotua dago, Gilen Baskervillekoa eta bere laguntzailea den Adso Melkoa hilketa batuk ikertzera bertaratu dira. Mundu osoan eleberriak 50 milioi ale baino gehiago saldu zituen.[2][3]

Idazleak eleberriko abadia girotzeko Italiako ipar-mendebaldeko Piemonte eskualdeko Sacra di San Michele abadian oinarritu zen.

Liburu honen bertsioak izan dira zineman eta antzerkian.[4]

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1327. urtea, Joan XXII.a aitasantuaren agintealdia, Gilen Baskervillekoa frantziskotar fraidea eta bere laguntzailea den Adso Melkoa Italia iparraldeko abadia batetara bertaratu dira, han gauzatu diren hilketa batzuk ikertzera. Bestalde, datozen egunetan abadia berdinean Aitasantua eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko Enperadorearen ordezkariak ere bildu behar dira, frantziskotarren adar berriaren ustezko hereziari buru mintzatzera.

Gilen eta Adso bertaratu eta fraide gazte baten hilketa ikertzen hasiko dira. Istorioa aurrera doan arabera fraide gehiago egoera bitxietan hilik agerten hasiko dira, fraideen artean abadian antikristoa dabilenaren zurrumurrua hedatu delarik, bienbitartean Inkisizioa eta Gilen Baskervillekoaren erabateko etsaia den Bernardo Gui inkisidorea ere tartean sartuko direlarik.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an Jean-Jacques Annaud frantses zinema zuzendariak eleberri hau izen berdineko Larrosaren Izena filman zinemaratu zuen, bertan Sean Connery, Christian Slater, Michael Lonsdale, F. Murray Abraham, Ron Perlman eta Valentina Vargas aktoreek antzeztu zutelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. (2023-06-30). «Umberto Eco idazlea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).
  2. «Umberto Eco idazlea hil da» Berria 2016-2-20.
  3. Aldás Revelo, José Oswaldo. (2019). Modelos de novela histórica en la obra narrativa del escritor italiano Umberto Eco (1980-2015). (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
  4. Alkaiza Guallar, Saioa. (2013-07-18). «Erriberriko Antzerki Klasikoaren jaialdia gaur hasiko da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]