Ilar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaFabeae
GeneroaPisum
Espeziea Pisum sativum
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakpea (en) Itzuli
Pisum sativum
Ilar zorro bat eta ilarrak barruan

Ilarra (Pisum sativum), etxilar (Ipar.), ilar biribil (Ipar. eta Naf.) edo ilar xehe (Ipar.) izenaz ere ezaguna, Fabaceae familiako landare belarkara da. Ilarraren hazia barazki gisa jaten da.

Landare honek sistema begetatibo txikia eta ardatz-formako sustraia dauzka. Hostoak kiribiletan amaitutako foliolo-bikoteez osaturik daude. Infloreszentziak multzoka sortzen dira hostoen galtzarbeetan kokatutako brakteetan. Haziak 5-10 cm luze diren zorroetan sortzen dira. Zorro edo leka hauetako bakoitzak 4-10 ale eduki ohi ditu.

Gainerako lekaleek bezala, elikadurari dagokionez ilarrak proteina, mineral eta zuntz asko dauka. Ekologiaren aldetik, sustraietako noduluetan eduki ohi dituen bakterio nitrifikatzaileei esker, ilarrak nitrogenoa finkatzen du lurzoruan eta ezaugarri honi esker ongarri natural gisa erabil daiteke.

Laborantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haziak zuzenean erein lurrean egindako zuloetan, zuloko 4 edo 5 hazi botaz eta 3 edo 4 cm-ko lur-geruzaz estaliz. Zuloak 30-50 cm-ko tartearekin jarri. Ilargi betean erein. Landareak loratan daudenean ez astindu lurra, sustraiak kaltetu egiten baitira eta aurrekoarekin loratzea kaltetzen da. Arbak jartzea beharrezkoa da, balorerik gabeko bigarren mailako kimuak eta lorak ager ez daitezen. Bakarrik ureztatu landareak oso eguraldi lehorra badago edota drenai handia badu lurrak. Landare autopolinizatzaileak direnez eta lora perfektua dutenez oso gutxitan gurutzatzen dira beste barietateetako landareekin. Haziek leken barnean soinua ateratzen dutenean bildu eta hazia atera daiteke. Hazia baldintza egokietan (hotza, iluntasuna eta lehorra) kontserbatuta 3 urtez izan daiteke emankorra. Hazkunde azkarra du.

Sukaldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso aberatsa azukretan samurra denean. Lehortuta, oso nutritiboa da.

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.