Indar momentu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erradioa (r), indarra (F) eta indar paraleloen (τ) arteko erlazioa, eta aldi berean, erradioa (r), momentu lineala (p) eta momentu angeluarrraren (L) arteko erlazioa ere ikus liteke.

Momentua Newtondar mekanikan bektore magnitude bati deritzo. Batzuetan torke -ingelesetik: Torque- izendapena ere jaso ohi du.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indar baten momentuaren irudikapena puntu batekiko.
Indarra (F), distantzia (r) eta momentua (τ).

Solido zurrun batek neurri fisiko bat du eta espazioan bolumen bat betetzen du, horregatik, berari eragiten dioten indarrek ez dute puntu batean kontzetratuta egon beharrik.

Eman dezagun bolante bati indar bi indar berdin egiten dizkiogula, baina aurkako noranzkoan eta bien artean distantzia bat utzita. Indarren batura, noski, zero da, baina bolantea ez dago orekan, biraka dabil. Distantzia batera aplikatzerakoan biraketa sortzen duen indarraren berezitasun honi, momentua esaten zaio. Hau da, momentuak gorputza birarazten du eta orekan egotea nahi dugun gorputzak ezin du biraketarik izan.

Indar baten momentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indar baten momentuak puntu batekiko, indar horrek puntuarekiko biraketa-higidura bat sorrarazteko duen gaitasunaren neurria ematen digu. Bere balioa, indarretik puntura perpendikularrean dagoen distantzia eta indarraren modulua biderkatuta lortzen da. Laburbiltzeko, hau da:


edo



= Momentua / = Distantzia / = Indarra / = r eta F-k osatzen duten angelua

Ikus daitekenez, momentuak, ekuazioak ematen duen modulu bat du, baita biraketa-zentzuak ematen duen noranzko bat ere, eta bektore izateko norabidea bakarrik falta zaio. Norabide hau, biraketa-planoari perpendikularra den lerro bat da, honi momentuaren ardatza esaten zaio, eta biraketa hori zerekiko den adierazten du.

Momentuaren ikurra:

  • a) Positiboa: Indarrak erloju-orratzen aurkako higidura sortzen badu.
  • b) Negatiboa: Indarrak sortutako higidura, erloju-orratzena bezalakoa bada.

M magnitudearen unitatea Sistema Internazionalean (S.I.), m.N (metro.Newton) edota N.m (Newton.metro) da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]