Infiltrazio (hidrologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea


Infiltrazioa prozesu bat da, ura lurrean sartzen denean gauzatzen dena. Lurra xurgatzeko gai den ur kopurua zehazteko infiltrazio tasa edo infiltrazio abiadura erabili ohi da, milimetro/ordutan neurtuta. Infiltrazio gaitasuna, batez ere, lurzorua osatzen duen partikulen tamainen araberakoa izango da: Lur hareatsu eta banatutan infiltrazioa azkarragoa izango da, eta lur buztintsu eta konpaktuetan, aldiz, geldoagoa. Bestalde, zoruaren asetasun graduak zein hezetasunak ere eragina du infiltrazio gaitasunean. Zorua lehor badago, azkarrago infiltratuko du ura, eta zorua asetzen joan ahala, abiadura murriztuz joango da balore konstante bat lortu arte, infiltrazio gaitasuna txikituz. Zoru guztiz asetzen denean edota prezipitazioaren intentsitatea zoruaren infiltrazio tasa baina handiagoa bada, ura gainazalean pilatzen hasiko da infiltrazio gaitasunaren murrizketagatik, isurketa eraginez.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]