Ingalaterrako bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingalaterrako banderaren irudia.

Ingalaterrako bandera (ingelesez Flag of England) San Jurgi gurutzedun bandera bat da. Berez, ondo zuriko greziar gurutze gorri batez osatua dago.

Gaur egun Ingalaterrako bandera da. Erdi Aroko jatorria du eta 1191an Ingalaterrako Erresumaren banderatzat onartua izan zen. 1707ko Batasun Agiriaren bitartez Ingalaterrako Erresuma eta Eskoziako Erresumak bat egitean, Ingalaterrako bandera eta Eskoziako banderak ere bategin eta Britainia Handiko Erresumaren bandera sortu zen. Ondoren, 1800eko Batasun Agiriaren bitartez, Britainia Handiko Erresumak eta Irlandako Erresumak bat egitean, Britainia Handiko Erresumaren bandera eta Irlandako Erresumaren banderak ere bategin eta Britainia Handiko eta Irlandako Erresumaren bandera sortu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]