Ingeteam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingeteam
Datuak
Motanegozioa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera2007
webgune ofiziala

Ingeteam Zamudioko parke teknologikoan (Bizkaia) egoitza duen enpresa-talde bat da.

2007an sortu zuten, 1972an jaiotako "Team" (Técnica Electrónica de Automatismo y Medida) eta 1974an jaiotako "Ingelectric" batuz.

Enpresa potentzia eta kontroleko elektronikan (alderanzgailuak, frekuentzia bihurgailuak, kontrolagailuak eta babesgarriak), sorgailuak, motorrak eta bonbak, ingeniaritza elektriko eta automatizazio proiektuak espezializatutako enpresa da.  Lanketa eta mantentze zerbitzu eta instalazio zerbitzuez osatzen du bere eskaintza.

Sorkuntza eolikoa, fotovoltaikoa, hidraulikoa, eta fosilaren sail nagusietan; metalen, ontzigintza, trenbide trakzioaren eraldaketaren industria; indar elektrikoaren sarean, azpiestazioak barne, garatzen ditu bere produktuak, betiere sorkuntza eta energia kontsumo eraginkorrena bilatuz eta garraioa eta banaketa eginez.

Enpresa mundu osoan zehar ari da, 3.900 langilerekin, eta bere jarduera I+G oinarri harturik dago egituraturik, urtero bere fakturazioaren % 7 bideratzen baitu horretara.

Euskal Herriko talde hau mundu osora zabaldu da, enpresa berriak sortuz: Ingeteam, Gmbh. (Alemanian); Ingeteam, a.s. (Txekiar Errepublikan); Ingeteam Inc (EEBB); Ingeteam, LTDA (Brasilen); Ingeteam S.A. de C.V. (Mexikon)...

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]