Inglesmendiko gudua

Koordenatuak: 42°49′59″N 2°46′00″W / 42.833186°N 2.766531°W / 42.833186; -2.766531
Wikipedia, Entziklopedia askea
Inglesmendiko gudua
Gaztelako Gerra Zibila-Ehun Urteetako Gerra
Ariñiz, egungo ikuspegia. Atzean, eskuinean, Inglesmendi.
Data1367ko martxoaren 19a
LekuaAriñiz
Koordenatuak42°49′59″N 2°46′00″W / 42.833186°N 2.766531°W / 42.833186; -2.766531
EmaitzaHenrikezaleen garaipena
Gudulariak
Petrizaleak
Ingalaterrako Erresuma
Gaskoiniako mertzenarioak
Henrikezaleak
Aragoiko mertzenarioak
 Frantzia Frantziar mertzenarioak
Buruzagiak
Thomas Felton (Akitaniako seneskala) Henrike II.a Gaztelakoa
Frantzia Arnoul d'Audrehem (Frantziako mariskala)
Indarra
Destakamentu bat Zalditeriaren abangoardia
Galerak
Destakamentu osoa Gutxi

Inglesmendiko gudua edo Ariñizko gudua Arabako Ariñiz inguruan 1367ko martxoaren 19an anglo-gaskoi destakamentu batek eta frantziar-gaztelar abangoardiak egindako gudu txiki edo borroka izan zen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai haietan, Gaztelako Erresumaren itsas-armada Frantziako edota Ingalaterrako itsas-armadak baino nagusiagoa zen. Hori zela eta, elkarren aurka Ehun Urteetako Gerran zeuden bi erresumek Gaztelako Gerra Zibilean parte hartzea erabaki zuten, Bizkaiko golkoa kontrolpean izateko asmotan. 1367ko martxoan zehar Naiarako gudua izango zenaren aurreko borrokatxo eta liskarrak ugariak izan ziren eta armada henrikezaleak —erregenahiarenak— Printze Beltzak zuzendutako mertzenario petrizaleak jazarri zituen.

Henrikezaleek gerrilla-gerra egiten zuten Eduardo Woodstockekoak zuzendutako armadaren aurka. Gaztelarrek armamentu arina erabiltzen zuten eta, beraz, armada petrizale korazatuak baino higikortasun handiagoa zuten. Infanteria eta zalditeria astunez osaturiko armada petrizaleak garaitezinatzat hartzen zuten Printze Beltza burua zuen. Bertrand du Guesclin kondestableak- berak Frantzian mertzenarioez osaturiko konpainia askeak zuzendutakoa- Henrikeri higadura, gosea eta borrokatxoak erabiltzea gomendatu zion. Gainera, Europan jada erabiltzen ez bazen ere, arabiarren aurkako borroketan trebea oso zela erakutsi zuen zalditeria arina armada henrikezalearen gudaroste nagusiena zen.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1367ko martxoaren hirugarren astean, Tello Gaztelakoa Bizkaiko jaunak zuzendutako gaztelar zalditeriaren abangoardiak eta Arnoul d'Audrehem, Villaines eta Joan Ramirez Arellanokoa Camerosko jaunak zuzendutako franko-aragoiar zaldunek araketan zegoen destakamendu petrizale bat topatu zuten Ariñiz inguruan. Akitaniako seneskala zen Thomas Felton destakamendua zuzentzen zuen, 200 infante eta arkulariz osaturik. Lur lauan erori asko izan ondoren, harrezkero Inglesmendi izeneko mendian gotortu eta arkulariek gaztelar zalditeria arinari aurre egin zioten.[1] Orduan, franko-aragoiar zaldunak ageri eta, desmuntatu eta gero, infante moduan eraso eta ingeles eta gaskoiak menderatu zituzten. William Felton Poitouko seneskal eta konpainia handiaren kapitaina hil[2] eta Thomas Felton seneskala, Richard Taunton kapitaina, Hugh Hastingskoa zalduna, John Neville baroia, Aghorises kapitaina eta Gaillard Vighier gaskoia preso hartu zituzten.[3][4]

Inglesmendin, orduan garaitezina zen Printze Beltzaren armadak bere lehendabiziko porrota jasan zuen eta galerak ugariak ez baziren ere henrikezaleen adorea suspertu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Araba
Artikulu hau Arabako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.