Ingria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingriako bandera

Historikoki, Ingriak (finlandieraz Inkeri, errusieraz Ижора - Ižora edo Ингерманландия - Ingermanlandiya, eta suedieraz Ingermanland), Finlandiako Golkoaren ekialdea eta hegoekialdeko eremua hartzen du, baita Neva ibaia, Narva ibaia eta Peipus lakuan zehar ere hegomendebaldean, Volchov ibaia hegoekialdean eta Ladoga lakua iparrekialdean. Kareliarekin duen muga tradizionalak, Sestra izeneko errekaztoa jarraitzen du (Siestaryoki errusieraz, Rayayoki "Mugaren ibaia" finlandieraz eta Systerbäck suedieraz), iparmendebaldean, Aunis istmoaren gainean. Lurralde honen gutxi gora-beherako hedadura, 15.000 kilometro karratukoa da.

Ingriako parrokia luteranoen mapa 1900 inguruan

Lurraldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde baxu bat da, nahiko laua, laku eta zingirez josia baita (horietako asko lehortuak izan aurretik) uharkez ere, klima hotz eta hezekoa, modu naturalean, koniferoak nagusi diren baso batetaz estalia, batez ere izeiez, eta, maila txikiago batean, baita hostoerorkorrez ere, pago eta urkiak kasu.

Ingria historikoak, gutxi gora-behera, Kingisiepp eta Lomonosov raionek, Leningradoko oblastak eta, oblast honetako Volosovo, Gatchina, Tosno, Kirovsk eta Vsevolozhsk. Bere lurraldean, Schlisselburgo, Yamburgo eta Ivangorod hiri historikoak zeuden, eta, 1703 ondoren, San Petersburgo, San Petersburgoko Gorbenatura Orokorreko errusiar hiriburu berria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslabiarrak Erdi Aroan iritsi aurretik, lurraldea, herri finlandiarrek populatzen zuten, mendebaldeko eta hegoaldeko sektoreetan, votioak bizi ziren, arrazoi honegatik, lurraldea, garai hartan, Vot edo Vod bezala ezagutzen zelarik (honela, Votia berarekin nahastuz), kostaldean, Neva eta Narva ibaien artean, ingriar ižorianarrak bizi ziren, antzina, lurraldean bizi izan zen beste herri finlandiarra, ingriar finlandiarrak izan ziren, hauengandik, azkenik, lurraldeak euren izena hartuz, merkatari suediarrek, varegiarrek hedatu zuten izena, herrialdea Ingermanland deitu zutena. Suediarrentzat, Ingriak, Errusiaranzko ate bat izatearen balioa zuen.

Euren aldetik, errusiarrak, Behe Erdi Arotik, Ingriaren garrantzi estrategikoa kontutan hartzen hasi ziren, honako arrazoi hauengatik: herrialde hau, esan bezala, eskandinabiar erasoentzako sarrera zen, malguki antzeko eta eragingune bat ere bazen gainontzeko finlandiar lurren artean (Finlandia, Karelia eta Estonia), eta, beste alde batetik, Errusiarentzako itsasorako irteeretako bat zen. Honela, errusiarrek, Ingria, Novgorodeko Errepublikara erantsi zuten, eta errepublika horren zati izan ondoren. Moskoviara erantsia izan zen 1487an, Livoniar Gerran, 1580an, suediarrek, Ingriaren mendebaldeko eta kostaldeko zatia inbaditu zuten, baina 1595ean kanporatuak izan ziren, Teusinoko hitzarmenaren ondorioz. Hala ere, suediarrek eta errusiarrek, Baltiar Itsasoaren ekialdeko kostaldeen kontrolagatik izan zuten gatazka, mantendu egin zen, intentsitate ezberdinez: 1617an, Stolbovoko Bakearen ondorioz, Suediak Ingria osoa inbaditu zuen, feudalduz, eta erbesteratutako eskandinabiarrekin ezarpen kolonialak sortuz. Garai honetan, suediarrak, Ingriako bertako jendea luteranismora bihurtzen saiatu ziren, arrakasta partzialarekin, horietako asko, eliza ortodoxoari leial mantendu ziren arren. Petri I.a Errusiakoa tsarraren garaian, Errusiak, Suedia garaitu ahal izan zuen, eta, honela, Nystadeko bakearen ondorioz, lurraldea, behin betiko, errusiarren eskuetan geratu zen. Domeinu berria sendotzeko, 1703an, Petri I.ak, Ingria erdian, Nyen herrixka suediarretik gertu, San Petersburgo hiria eraikiarazi zuen, Neva ibaiaren deltan, Errusia Guztien (Errusiar Inperioa) hiriburu bihurtu zena 1920 arte.

Errusiaren hiriburua San Petersburgon ezarri izanak, Ingria gehienaren errusiartze azkar eta bizi bat suposatu zuen XVIII. mendearen hasieratik, Estoniako mugatik gertuko landaguneak soilik geratuz, ingriar biztanleria gehiengo batekin, XX. mendearen hasierararte. Votioak eta ingrio izoriarrak, kristau ortodoxoak ziren, ingriar finlandiarrak luteranoak ziren bitartean.

Ingria, sekula ez zen estatu bat izatera iritsi. Ia ezin daiteke ezan nazio bat eratu zuenik, bere nazionalitate izaera, Sobietar Batasunak onartu zuen arren. Talde etniko bezala, ingriarrak, ia desagertu dira, euren ingrierarekin batera. Hala ere, jende askok oraindik bere heredentzia kulturala onartzen du, edo baita leinu ingriarra izatea ere. Hauek, Ordezkatu Gabeko Herri eta Nazioen Erakundean ordezkatuak daude.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]