Inishbofin (Donegal konderria)

Koordenatuak: 55°10′24″N 8°10′08″W / 55.1733°N 8.1689°W / 55.1733; -8.1689
Wikipedia, Entziklopedia askea
Inishbofin

Inishbofin uhartearen ikuspegia.
Bertako izenaInishbofin
Inis Bó Finne
Geografia
KokapenaIrlandako Donegal konderriko ipar-mendebaldeko kostaldea.
Azalera120 hektarea
Politika
HerrialdeaDonegalgo konderria
 Irlandako Errepublika
Gizartea
Biztanleria36
Talde etnikoakIrlandarrak.

Inishbofin (irlanderaz Inis Bó Finne, "Behi Zuriaren Uhartea") Irlandako Donegalgo konderriaren ipar-mendebaldean dagoen udalerri bat da. Uharte hau Cloch Cheann Fhaola parrokiaren barnean kokatua dago. 2006eko erroldaren arabera 36 biztanle zituen.

Uharte hau Gaeltacht eremuan dago, hots, bertako eguneroko hizkuntza nagusia irlandera da. Uharte honen iparraldean Tory uhartea kokatzen da. Inishbofin uhartean ez dago ez taberna ezta denda bakar bat ere. Bertaratzeko An Fál Carrach udalerriko portutik ferria itsasoratu ohi da, halere ez du zerbitzu erregularrik eskeintzen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]