Instagram

Wikipedia, Entziklopedia askea
Instagram
URL helbidea https://instagram.com/
Komertziala?Bai
Webgune mota Argazkiak eta bideoak elkarbanatzea
Erabiltzailea erregistratzeaBai
Hizkuntza(k)Hizkuntza anitzekoa (33 hizkuntzatan)
Jabea Facebook
EgileaKevin Systrom eta Mike Krieger (Burbn, Inc.)
Argitalpen data2010eko urriaren 6a
EgoeraAktiboa

Instagram argazkiak eta bideoak partekatzeko erabiltzen den gizarte sare zein esku-telefonoetarako aplikazioa da. Erabiltzaileek hainbat efektu fotografiko aplika ditzakete, filtroak, markoak eta retro eta vintage koloreak, besteak beste. Ondoren, argazkiak beste gizarte sareetan partekatzeko aukera ematen du, hala nola Facebook, Tumblr, Flickr eta Twitterren. Instagramen berezitasun bat argazkiei forma karratua ematea da, Kodak Instamatic-en eta Polaroid kamararen omenez. Hori dela eta, argazkien formak ez du egungo kamara eta mugikor gehienek darabilten 16:9 ratioa.

Instagram Kevin Systrom eta Mike Krieger-ek sortu zuten, eta 2010eko urrian atera zen merkatura. Laster egin zen ezagun, 2012ko apirilean 100 milioi erabiltzailetik gora zituen, eta 300 milioi baino gehiago lortu zituen 2014ko abenduan. Hasiera batean iPhonerako diseinatu zen, eta iOS 3.0.2 edo sistema aurreratuagoa duten iPad eta iPodetan ere eskuragarri dago. 2012 hasieran Androiderako bertsioa atera zuten.

4.0 bertsiotik aurrera gehienez 15 segunduko bideoak argitaratzeko aukera eskaintzen du. Tresna berri horrek irudi-egonkortzailea dakar.

Instagramek 12 urtetik aurrerako adin-sailkapena du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instagram San Franciskon sortu zen. Kevin Systrom eta Mike Krieger Foursquare-ren antzerako Burbn-en lanean ari zirela erabaki zuten horrek argazkiak igotzeko eskaintzen zituen aukeran zentratu eta mugikorretarako aplikazio bat sortzea. Produktua 2010eko urriaren 6an Apple Storen atera zen, eta Instagram izena jarri zioten.

Gutxira Jos Riedel taldean sartu zen, elkartearen kudeatzailea gisan. Shayne Sewwney 2010eko azaroan lan taldean sartu zen ingeniari gisa eta Jessica Zollman 2011ko abuztuan ebanjelari kontratatu zuten.

2011ko urtarrilean, Instagramek traolak gehitu zituen: modu horretan, erabiltzaileak gai baten inguruan gainontzeko erabiltzaileek partekatutako argazkiak ikus ditzake. Aplikazioak traola zehatzak erabiltzera bultzatzen du, horrela argazkiak arrakasta handiagoa izango duelako eta gustuko dut gehiago lortuko dituelako. 2011ko irailean, 2.0 bertsioa martxan jarri zen App Storean. Filtro berriak zituen, argazkiaren gune zehatz batzuetan desenfokeak jartzeko aukera, argazkiak editatzeko aukera kalitate onean, irudia biratzeko aukera eta azkenik, eguneratzeko botoia gehitu zuten.

2012ko apirilaren 3an, Android mugikorretarako bertsioa atera zen. Aste batzuk lehenago Androiderako bertsio bat lantzen ari zirela jakinarazi zuten, hortaz, aplikazioa ezin izango zela erabili. Horren ondorioz, web gune batean erregistratzeko aukera eman zuten aplikazio berriren berri izateko, eta bertan 430.000 pertsona erregistratu ziren. Androiderako aplikazioa atera zenean, milio bat deskarga baino gehiago lortu zituen 24 ordutan. Ondorengo hilabeteetan, milioi bat pertsona baino gehiagok Google Play-en iritzia eman zuten: horrela, 2013ko maiatzean iritzi gehien zuen bosgarren aplikazioa izan zen.

2012ko apirilaren 9an Facebookek Instagram erosi zuen, mila miloi dolarretan.[1]

2012ko abenduaren 17an, Instagramek pribatutasun terminoak eta erabilpen arauak eguneratu zituen: aldaketa horien ondorioz, Instagramek erabiltzaileen argazkiak sal zitzakeen, haiei baimenik eskatu eta ezer esan beharrik gabe. Neurri horiek askok kritikatu zituzten, besteak beste, pribatutasunaren babesleek, National Geographic-ek eta Kim Kardanshianen moduko pertsonaia ezagunek eta, azkenean, Instagramek bertan behera utzi zituen asmoak. Hala ere, Instagramek erabiltzaile asko galdu zituen, antzeko zerbitzuak eskaintzen zituen beste aplikazio batzuk erabiltzea erabaki zuten.

2013ko maiatzaren 2tik aurrera, Instagramek beste erabiltzaile eta markak etiketatzeko aukera eskaintzen du, erabiltzaileek gehien eskatzen zuten gaitasunetako bat zen. Abenduaren 12an, Instagram Direct sortu zuten; mezu zuzenak bidaltzeko modua da, argazkiak zein bideoak, Facebook-en inbox bezala. 2015etik iragarkiak ipin daitezke.

Egun, Windows Phone beta fasean du app-a (fase horretan akatsak automatikoki zuzentzen dira), funtzio guztiak erabil daitezke, bideoak igotzekoa izan ezik. Windows 10 Mobile sistema eragilean duela gutxi atera zen aplikazioaren bertsio osoa, denbora askoz beta bertsioan egon ostean.

2016ko maiatzean, logotipoa eguneratu zuen, bere kamera vintagea alde batera utziz eta kolore gehiago duen beste batez jarriz: ortzadar baten atzean dagoen kamera.

2016ko abuztuan, Instagramek Insta Stories aurkeztu zuen: atal berri horren bidez, egun bateko iraupeneko argazki eta bideoak argitara daitezke.

2016ko azaroaren 21ean, Insta Stories zerbitzuak zuzenekoak egiteko aukera jarri zuen du martxan. Erabiltzaile baten zuzeneko emankizun bat egiten du eta gainerako erabiltzaileak emankizun hori ikustera elkar daitezke eta mezuak bidali, Periscoperen moduan. Zuzeneko bat hasten denean, erabiltzaileak mugikorrean jakinarazpen bat jasotzen du, zuzenekoa ikusteko.

Instagram Direct eta Insta Stories zerbitzuak oso kritikatuak dira, Snapchat eta Periscoperen oso antzekoak direlako.

Inpaktua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko martxoaren 11n, Instagramek erregistratutako 27 milioi erabiltzaile izatera iritsi zela iragarri zuen. Hala ere, 2012ko irailaren hasieran, Mark Zuckerber-ek, Facebookeko zuzendari exekutiboak, iragarri zuen gizarte sareak 100 milioi erabiltzaile erregistratu baino gehiago zituela jada.

2012ko maiatzean, segundoro 28 argazki igotzen ziren eta erabiltzaile bat gehitzen zen aplikaziora. Igotako argazkiak guztira mila milioitik gora dira.

2012ko abuztuaren 9an Ellie Goulding abeslariak Anything could happen abestiaren bideoklipa estreinatu zuen. Bideoa Instagrameko filtroekin apainduriko argazkiekin bakarrik egin zen. Argazki horiekin hitzak edo abestiaren letrak irudikatzen ziren. Ia 4 minutuko bideoan 1.200 argazkitik gora erabili ziren.

2013ko otsailaren 27an, aplikazioa martxan jarri zenetik bi urte eta erdira, 100 milioi erabiltzaile aktibo zituen. Horrek 10 milioi erabiltzaileren igoera esan nahi zuen, hilabete eskas batean. Azkenik, 2017ko abuztuan berretsi zen Instagram 800 milioi erabiltzaile aktiborengana heldu zela.

Jarraitzaile gehien dituzten Instagram kontuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrenda honetan biltzen dira Instagramen jarraitzaile gehien dituzten 25 kontuak. 2018eko otsailean eginiko inkestaren arabera, Top 1ean Instagramen kontu propioa kokatzen da 232 milioi jarraitzailerekin. Bere atzetik Selena Gomez abeslari eta aktorea dago, indibidualki jarraitzaile gehien dituen pertsona (133 milioi jarraitzaile). Zortzi kontuk zehazki 100 milioi jarraitzaile dituzte. Horrela geratuko litzateke zerrenda gaur egun:

Postua Kontuaren Izena Kontuaren jabea Jarraitzaile kopurua Ogibidea Bizitokia
1 @instagram Instagram 232 milioi Social media plataforma AEB
2 @selenagomez Selena Gomez 133 milioi Musikaria eta aktorea AEB
3 @cristiano Cristiano Ronaldo 120 milioi Futbol jokalaria Portugal
4 @arianagrande Ariana Grande 117 milioi Musikaria eta aktorea AEB
5 @beyonce Beyoncé 111 milioi Musikaria eta aktorea AEB
6 @kimkardashian Kim Kardashian 107 milioi Pertsonaia ezaguna AEB
7 @taylorswift Taylor Swift 106 milioi Musikaria eta aktorea AEB
8 @kyliejenner Kylie Jenner 103 milioi Pertsonaia ezaguna AEB
9 @therock Dwayne Johnson 100 milioi Aktorea eta borrokalari profesionala AEB
10 @justinbieber Justin Bieber 96 milioi Musikaria Kanada
11 @neymarjr Neymar 88 milioi Futbol jokalaria Brasil
12 @kendalljenner Kendall Jenner 88 milioi Modeloa AEB
13 @leomessi Lionel Messi 87 milioi Futbol jokalaria Argentina
14 @nickiminaj Nicki Minaj 86 milioi Musikaria Trinidad eta Tobago
15 @natgeo National Geographic 85 milioi Aldizkaria AEB
16 @nike Nike 76 milioi Kirol jantzi korporazio multinazionala AEB
17 @mileycyrus Miley Cyrus 74 milioi Musikaria eta aktorea AEB
18 @khloekardashian Khloé Kardashian 72 milioi Pertsonaia ezaguna AEB
19 @jlo Jennifer Lopez 72 milioi Musikaria eta aktorea AEB
20 @katyperry Katy Perry 68 milioi Musikaria AEB
21 @ddlovato Demi Lovato 65 milioi Musikaria eta aktorea AEB
22 @kourtneykardash Kourtney Kardashian 60 milioi Pertsonaia ezaguna AEB
23 @badgalriri Rihanna 60 milioi Musikaria Barbados
24 @victoriassecret Victoria's Secret 59 milioi Lentzeria konpainia AEB
25 @kevinhart4real Kevin Hart 57 milioi Komikoa AEB

Datu demografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu demografikoak (Pew Research Center)
Instagram darabilten estatubatuarren ehunekoak
Guztira % 28
Emakumeak % 31
Gizonezkoak % 24
18-29 urte % 55
30-49 urte % 28
50-64 urte % 11
+65 urte % 4
Hiritarrak % 32
Suburbanoak % 28
Landa ingurukoak % 18

Pew Research Center ikerketaren arabera, Internet erabiltzen duten estatubatuarren artean %28ak Instagram erabiltzen du.[2]

Batez ere erabiltzaile gazteak dira, plataforma erabiltzen duten 150 milioi pertsonetatik % 90 35 urtetik beherakoa baita. Pew Research-ek egindako ikerketaren arabera, Internet erabiltzen duten 18 eta 29 urte bitarteko estatubatuarren % 55ek Instagram erabiltzen du, eta 30-49 urte bitartekoen % 28k. 50 eta 64 urte arteko estatubatuarren artean % 11k soilik erabiltzen du Instagram.

Ikerketa beraren arabera, erabiltzaile gehienak emakumezkoak dira. Hain zuzen ere, Internet erabiltzen duten emakume estatubatuarren artean % 31k Instagram erabiltzen du, eta gizonezkoen % 24k.

Batez ere, erabiltzaileak hiritarrak eta suburbanoak dira, eta landa inguruko Internet erabiltzaileen artean %18ak soilik erabiltzen du Instagram.

Instagram argazkiak partekatzeko sare sozial hedatuenetarikoa dela uste bada ere, datuek diote egunean sarera igotzen diren argazkien %7a baino ez dela Instagram bidez egiten. Izan ere, Pew Research-en ikerketak argi adierazten du, Internet erabiltzen duten estatubatuarren artean %28ak baino ez duela Instagram erabiltzen.

Zentsura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko urrian Instagramek Petra Collins argazkilari Kanadiarraren kontua ezabatu zuen bere pubiseko ilea agertzen zen argazki bat argitaratzeagatik[3], eta 2015eko urtarrilean Instagramek Australiako moda agentzia baten Instagram kontua ezabatu zuen antzeko arrazoiak zirela eta. 2015eko martxoan Rupi Kaur artistaren marrazki batzuk ezabatu zituzten, azpiko arropan hilekoaren odola erakusten zutelako. Facebook eta Tumblr plataformetan Instagramen zentsura salatu zuten “Ez gaituzte zentsuratuko” esanez[4].

Emakumezkoen titiburuak ere zentsuratzen ditu Instagramek, ez, ordea, gizonezkoenak. Horregatik #FreetheNipple traolarekin kanpaina hasi zuten sareko erabiltzaileek.

Iragazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instagram filtro edo iragazki ezagunak izateagatik identifikatzen dugu. Polaroid kameraren argazkiei aipamena egiten dieten filtroak dira:

  • Clarendon: Itzalak nabarmentzen ditu eta erreflexuak argiztatu. Jatorrian bideoentzako filtro moduan atera zen.
  • Gingham: Argazkiak garbitzen ditu. Tonu horixka bat ematen du argazki ilunetan, edo distira gehiago (logura efektua) argazki argitsuetan.
  • Moon: Zuri Beltzeko Gingham-en bertsioa, itzalak biziagoak izanik.
  • Lark: Gorriak gutxiagotzen ditu, urdinak eta berdeak igotzen dituen bitartean: paisaiei bizia ematen die.
  • Reyes: Argazkiei hauts edo vintage aspektua ematen die.
  • Juno: Berdeetan tonu hotzak ñabartzen ditu. Tonu beroak nabarmentzea eta zuriak distiratzea eragiten du.
  • Slumber: Irudia desaturatzen du eta lanbro itxura gehitzen dio retro-amets aspektua emateko. Enfasia beltz eta urdinetan dauka.
  • Crema: Itxura krematsua gehitzen dio, irudia berotu eta hoztu egiten du.
  • Ludwig: Desaturazio ukitu bat du eta argia hobetzen du.
  • Aden: Urdin zein berdeen aspektu naturala ematen du.
  • Perpetua: Pastel efektua gehitzen dio, erretratuentzat egokia.
  • Amaro: Argia gehitzen dio irudiari, foku bat erdian duelarik.
  • Mayfair: Tonu arrosa berotsu bat gehitzen dio, biñeta meheak irudiaren zentroa argiztatzeko eta ertz beltz mehe bat.
  • Rise: Disdira bat gehitzen dio irudiari, subjektuaren argiztapena leuntzen.
  • Hudson: Ilusio “izoztu” bat sortzen du, itzal potenteekin, tindu hotzekin eta zentro saihestuarekin.
  • Valencia: Irudia desegiten du, esposizioa igotzean eta irudia berotzean, antzinako ukitu bat emanez.
  • X-Pro II: Koloreen bitalitatea igotzen du urre-koloreko tinduarekin, kontraste altuarekin eta biñeta mehe batekin.
  • Sierra: Aspektu margula eta leuna ematen dio.
  • Willow: Filtro monokromatioa, tonu more meheekin eta ertz zeharrargi batekin.
  • Lo-Fi: Koloreak aberasten ditu eta itzal gogorrak gehitzen ditu, saturazioarekin eta tenperaturaren berotzearekin.  
  • Earlybird: Irudiei aspektu zaharragoa ematen die, tonu sepia batekin eta tenperatura bero batekin.
  • Brannan: Kontrastea eta esposizioa igotzen du eta tindu metaliko bat gehitu.  
  • Inkwell: Argazkia zuri beltzean jartzen du.
  • Hefe: Saturazio eta kontraste altua, Lo-Fi efektuaren antzekoa.
  • Nashville: Tenperatura berotzen du, kontrastea leuntzen du eta esposizio areagotzen du, tindu more bat emanez. .
  • Sutro: Ertzak erretzen ditu, distirak areagotzen ditu eta itzalak, baina kasu honetan moreak eta marroiak nabarmenduz.
  • Toaster: Argazkiaren erdigunea erretzen du eta inguruan iluntasun dramatikoa gehitzen dio.
  • Walden: Esposizioa areagotzen du eta tindu hori bat jartzen dio argazkiari.
  • 1977: Esposizio handiagoa, baina gorriak eta arrosak areagotzen dira.
  • Kelvin: Saturazioa eta tenperatura areagotzen du
  • Stinson: Iragazi nahiko leuna da, kolorearen intentsitatea jaisten duena
  • Vesper.
  • Maven.
  • Ginza.
  • Skyline.
  • Dogpatch.
  • Brooklyn.
  • Helena.
  • Ashby.
  • Charmes.

Weekend Hashtag Project[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Weekend Hashtag Project” Instagramen sortutako proiektu bat da. Erabiltzaileak gai bati buruzko argazki bat igotzera bultzatzen ditu. Hau da, Instagram Komunitateak gai bat aukeratzen du, ostiralean gai hori zein den esaten da eta asteburuan zehar erabiltzaileek gai horretan oinarrituz argazkiak igotzen dituzte.

Aplikazioak eta erlazionatutako zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • PrintingGram, webgune bat da, erabiltzaileek beraien argazkiak inprimatu ditzakete formatu desberdinetan: imanak, egutegiak, argazki-albumak...
  • Instagramers igers (Instagrameko erabiltzaileak) guztientzako gune bat da. Berrien blog bat da, Instagrameko azken berriak argitaratzen dira bertan. Web ofiziala: instagramers.com
  • Instamap iPad-entzako zerbitzu bat da, kokapenaren arabera edo traola baten bidez argazkiak bilatu daitezke. Emaitzak galeria moduan edo mapa baten bidez ikus daitezke.
  • Schedugr.am erabiltzailari argazkiak programatzeko aukera eskaintzne dion webgune bat da.
  • 100 Cameras in 1 iPhone, iPad, Windows eta Android argazkientzako efektuak eskaintzen ditu eta gero Instagramera igotzeko aukera ematen du.
  • Carousel, Mac-entzako da, Instagrameko zuzeneko transmisioa eskaintzen du Mac-ean.
  • Iconosquare.com (antes Statigr.am) ordaintzen den aplikazioa da, bertan erabiltzailearen estatistikak, jarraitzaileak, gustukoak eta komentarioak aztertzen ditu.  
  • Instagram & Printing alokatu daitekeen dispositibo bat da, bilera sozialetan erabiltzeko, argazkiak inprimatu egiten ditu.
  • Printic iPhone-entzako da eta argazkiak inprimatzeko modurik errazena eta azkarrena da. Argazkiak 3 x 4 hazbetekoak dira, laranja kolore baten gainean eta zerbait idazteko aukerarekin.  
  • Optink, webgune bat da Instagrameko markoa sortzen duena, photocalletan erabiltzeko balio du, Facebook eta Twiterreko markoak ere egiten ditu. Webgunea: optink.com.
  • Socialmatic Italiako diseinu grafikoko enpresa bat da, Socialmatic izeneko kamera prototipoa sortu duena. Kamerak 16GB memoria, Wi-Fia eta Bluethooth ditu.
  • Gramatica Instagrameko erabiltzaileei aukera gehiago eskaintzen dizkien aplikazio bat da; galeriako argazkiekin egiteko aukerak ematen ditu: zoom egitea, argazkiak ezkutatzea, zerrendak sortzea, hainbat kontu lotzea...
  • Pro HDR iOS eta Android-entzako aplikazio bat da, argazkiak fusionatu egiten ditu, HDR erresoluzioan.
  • Tweegram iOS-entzako aplikazio bat da, argazkietan testua gehitzeko aukera ematen du, beti ere estilo desberdinetako testuak eskainiz.
  • PicFrame iOS eta Android-entzako aplikazio bat da, argazki desberdinak biltzen ditu argazki bakar batean zati desberdinetan banatuta.
  • TheShow Red Bullek sortutako aplikazio bat da, erabiltzailearen argazkiak argazki erakusketa batean egongo balira bezala ikusteko aukera eskaintzen du. Behin webgunearekin harremanetan jarriz gero, bideoa deskargatzeko aukera dago, ondoren bakoitzak bere sare sozialetan ipintzeko.
  • Flipagram argazki bideoak egiteko aplikazio bat da, erabiltzaileak argazki kopurua, erritmoa eta musika erabakitzen du. Ondoren, bideoak Instagramen, Faceooken eta Twitterren partekatu ahal dira.
  • Instagrafic iOS eta Android-entzako aplikazio bat da, 36 argazkiko argazki-albuma egiteko aukera eskaintzen du. Albuma inprimatu daiteke.
  • Instacollage iOS eta Androidentzako aplikazio bat da. Argazkiak collage batean batzeko balio du, 20 kuadrikula baino gehiagotan (orain 3D-ko collageak egin ahal dira) eta filtroak erabili daitezke. Zuzenean Facebook-en, Twitterren eta Instagramen igotzeko aukera eskaintzen du.
  • Instaweather, iOS eta Androidentzako aplikazio bat da. Argazkiak partekatzeko aukera ematen du momentuan zauden hiria eta eguraldiarekin batera. Honako hau bidaietan asko erabiltzen da.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011ko urtarrilean, Instagram “Mugikorrentzako aplikaziorik onenaren” sarian txapeldunordea gelditu zen, 2010eko TechCrunch Crunchies-ean.
  • 2011ko maiatzean, Kevin Systrom 66. postuan geratu zen “2011ko sormena gehien landu duten 100 pertsonen artean”.
  • 2011ko ekainean «30 Under 30» aldizkariak Systrom eta Krieger bere zerrendetan sartu zuten.
  • 2011ko irailean, Instagram “tokian tokiko aplikaziorik onenaren” saria irabazi zuen SF Weekly Web Awards-etan.
  • 2011ko abenduan, Apple Inc.-ek Instagram urteko aplikazioa bezala izendatu zuen..
  • 2015ean Instagram iPhoneko 100 aplikazio onenen barruan zegoen. Mundu mailan eragin handiena izan zuen aplikazioa.
  • 2017ko ekainean, MTV MIAW-ek “urteko mendekotasuna” bezala izendatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) CNBC.com, AP & Reuters &. (2012-04-09). «Facebook Buying Instagram for $1 Billion» www.cnbc.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  2. (Ingelesez) «Instagram Demographics» Pew Research Center: Internet, Science & Tech 2015-08-17 (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  3. (Ingelesez) Collins, Petra. (2013-10-17). «Why Instagram Censored My Body» Huffington Post (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  4. (Ingelesez) Banks, Grace. (2017-04-10). «Pics Or It Didn't Happen: reclaiming Instagram's censored art» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]