Inter caetera (1456)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inter caetera (1456)
Jatorria
Egilea(k)Kalisto III.a
Argitaratze-data1456
IzenburuaInter caetera
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko

Inter caetera izeneko bulda Kalisto III.a aita santuak eman zuen 1456ko martxoak 13an.

Bulda hau ziur asko Alfontso V.a Portugalgoa erregeak eta Henrike Nabigatzailea infanteak eskatu zuten, Portugalgo Kristoren Ordenaren Maisu Handia.

Buldak, lehendabizi, aurreko aita santua izan zen Nikolas V.ak 1455ean eman zuen Romanus Pontifex buldaren baliozkotasuna berresten zuen, Portugalgo erregeari "Bojador eta Nam lurmuturretatik Ginea osoan zehar eta haratuago, hegoaldeko ertzeraino" zeuden lurralde guztien kontrola ematen ziona. Jarraian, buldak Kristoren Ordenari lurralde horietan autoritate eklesiastikoa ematen zion, han diozesirik ez zirela sortuko esan nahi zuena, baizik eta ohi apezpikuaren autoritatea izango litzatekeena Ordenaren autoritate bihurtuko zela.

Bulda honetan, Portugali emandako lurraldeen zerrendaketan, amaieran "etenik gabe indiarretaraino" esaldia (usque ad Indos) gehitzen zen. Esaldi hau nahastaria da, 1456an portugaldarrek Indiara edo Indietara Ozeano Atlantikoan zehar nabigatuz aurreikusten zutela esan nahi baitu, Esperantza Onaren lurmuturra aurkitua izan baino hogeita hamar urte lehenago.

Bulda hau Sixto IV.a aita santuak berretsi zuen 1481eko Aeterni regis izeneko bere buldarekin.

Jatorrizko testua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lisboako Artxibategi Nazionaletan buldaren kopia ofizial bat dago, 1456ko abuztuak 16an datatua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]