Irakeko Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irakeko Haxemi Erresuma
1921 – 1958
Monarkia konstituzionala
Irakeko Erresuma bandera

Irakeko Erresuma armarria

Geografia
HiriburuaBagdad
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera
Historia
Aurrekoa
Mesopotamiako Britainiar Agintea
Ondorengoa
Irak eta Jordaniako Arabiar Federazioa

Irakeko Haxemi Erresuma (arabieraz: المملكة العراقية الهاشمية‎ al-Mamlakah al-‘Irāqiyyah Al-Hāshimīyah) 1921eko abuztuaren 23an sortu zen britainiar administraziopean Otomandar Inperioaren garaitu zutenean Lehen Mundu Gerrako Mesopotamiako kanpainan.

Lehen Mundu Gerran, otomandarrek Erdialdeko Inperioekin egin zuten bat. 1914an, britainiarrak Xatt al-Arab aldera joan ziren beren petrolio ondasunak zaintzera eta Basorako egoera kontrolatzera. Mesopotamiako kanpainan, 1917an Bagdad hartu zuten, eta Mosul 1918an. Hala, Britainia Handiaren mende geratu zen Irak. 1920an, Nazio Batuek lurraldea gobernatzeko eta babesteko baimena eman zieten britainiarrei. Erabaki horren kariaz, herria matxinatu zen. Horren ondorioz, 1921ean britainiarrek nolabaiteko autonomia eman behar izan zioten lurraldeari, eta Faisal I.a emirra Irakeko errege izendatu zuten 1921ean. Irakek 1932an lortu zuen independentzia.

Faisal I.a erregearen ondoren, haren seme Gazi I.ak gobernatu zuen. Gazi I.aren erregealdian (1933-1939) Irakeko egoera politikoa nahasia zen oso; bien bitartean, militarrek gero eta indar handiagoa eskuratu zuten. Gazi hil zenean, Faisal II.ari egokitu zitzaion erregetza. 1941ean, Rashid Ali al-Gailanik lortu zuen aginpidea estatu kolpe baten bidez; Alemania Naziaren aldekoa zen eta, horren kariaz, britainiar gudarosteek Irak hartu zuten, berriz ere, Bigarren Mundu Gerra amaitu bitartean, eta Faisal II.a ezarri zuten berriro aginpidean. Militarrek, ordea, Abdul Karim Kassem politikariaren gidaritzapean, beste kolpe bat jo eta errepublika ezarri zuten Iraken.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Irak
Artikulu hau Irakeko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.