Irlandar mafia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Irlandar mafia, ingelesez irish mob, irlandarrek edota irlandarraren ondorengoek osatutako krimen antolatua da. XIX. mendean AEB erakunde kriminal nagusia izan zen, batez ere Boston, New York, Filadelfia, Chicago, Minneapolis eta New Orleans hirietan, bereziki mende horretan zehar AEBetara iritsitako irlandar etorkin kopuru handiak hauspotuta.

Irlandatik kanpo, Erresuma Batua, Kanada eta Australian ere jarduera badu.

AEB[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean italiar (bereziki siziliarrak eta hegoaldeko italiarrak) eta judu etorkinen ailegatzearekin batera italiar eta judu mafiak agertu eta irlandar mafiarekin lehiatzen hasi ziren.

1920ko hamarkadan irlandar eta italiar Cosa Nostraren arteko borroka egon zen, italiarrak nagusituz. Halere, irlandar mafiaren jarduerak AEBetan jarraitu zuen, baina jada iraganeko nagusitasunik gabe.

Westies[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadan The Westies irlandar mafia taldeak ospea bereganatu zuen. New York hiriko Hell's Kitchen eremuan jardun zuen, Mickey Spillane buruzagiaren agindupean. Italiar mafia kidez asmoz boteretsuagoa izan arren, Spillanek italiarrak garaitzea lortu zuen. Italiarrak lotsaturik ironikoki Joseph "Mad Dog" Sullivan irlandar soldatapeko hiltzaileak kontratatu zuten, hark Spillanen agindupeko ziren Tom Devaney, Eddie "the Butcher" Cummiskey eta Tom "the Greek" Kapatos hil zitzan.

Bestalde, irlandar mafiaren barnean Mickey Spillane eta James Coonan buruzagi gaztearen arteko barne borroka ere egon zen. 1977an Genovese italiar mafiako familiaren soldatapeko hiltzaileek tiroz hil zuten eta Coonanek Gambino italiar familiarekin hitzarmena gauzatu zuten. Azkenean, Genovesetarrek irlandarrak oldarkorregiak zirelako eta, Gambinotarrekin baje hitzarmena burututako zuten.

Irlanda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandan 1960ko hamarkadatik aurrera indartzen joan da, bereziki Dublin hiriburuan eta Limerick hirian. Nagusiki lapurreta eta droga-trafikoan jarduten da, eta urtero talde ezberdinen kideen arteko, tiroketa eta hilketak egoten dira.

2000ko hamarkadatik aurrera irlandar mafiako buruzagi eta kide ugari irlandar eta britainiar poliziatik ihesi Espainiako Costa del Solera bizitzera lekualdatu dira, bertatik beren legez kanpoko jarduerak zuzentzen jarraitzeko asmoz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]