Isaias Afewerki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isaias Afewerki

(2022)
1. Eritreako presidente

1993ko maiatzaren 19a -
Bizitza
JaiotzaAsmara1946ko otsailaren 2a (78 urte)
Herrialdea Eritrea
Familia
Ezkontidea(k)Arsema Mehari (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAddis Ababa University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diktadorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMonofisismoa
Eritrean Orthodox Tewahedo Church (en) Itzuli
Alderdi politikoaPeople's Front for Democracy and Justice (en) Itzuli

Isaias Afewerki edo Afwerki (tigrinyeraz: ኢሳይያስ ኣፈወርቂ; Asmara, Eritrea, 1946ko otsailaren 2a) eritrear gerrillari eta buruzagi politikoa da. Eritreako presidentea 1993ko maiatzaren 24tik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966an, 20 urte zituela, lotu zitzaion Afewerki Eritrea Etiopiatik askatzeko borrokari. Addis Abebako Unibertsitatean ikasten hasia zen, baina ikasketak utzi, eta Eritrearen Askapenerako Frontean (EAF) sartu zen. Txinara bidali zuten gero, trebatzera, eta handik itzultzean, eskualde baten ardura eman zioten. 1970ean, zatiketa gertatu zen EAF barruan. Afewerki Eritrearen Askapenerako Herri Frontean (EAHF) kokatu zen, eta guda-unitate baten agintaritza eman zioten.

1977an, EAHFren idazkari nagusiaren ordezko izendatu zuten, eta, hamar urte geroago, idazkari nagusi. 21 urte Etiopiaren aurkako gerrillan aritu ondoren, Afewerki armada garaile baten buru zela sartu zen Asmaran, Eritreako hiriburuan. 1991n behin-behineko gobernu baten buru hautatu zuten; gobernu hark Eritrearen etorkizuna erabakitzeko erreferenduma antolatu behar zuen bi urteko epean. Nahiz eta bera independentzia osoaren aldeko izan, Afewerkik ez zuen erabat baztertu konfederazio bat egitea Etiopiarekin, herri horren mendean baitzen egona Eritrea 1952az gero. 1993ko erreferendumean, Eritreak Etiopiatik bereiztea erabaki zuen, eta Isaias Afewerki izendatu zuten estatu jaioberriaren lehendakari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isaias Afewerki Aldatu lotura Wikidatan