Istro-romaniera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Istro-romaniera
Datu orokorrak
Lurralde eremua Kroazia
Hiztunak1.000
UNESCO sailkapena4: arrisku larrian
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
Eastern Romance (en) Itzuli
Alfabetoabaliorik ez
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3ruo
Ethnologueruo
Glottologistr1245
UNESCO364
IETFruo
Endangered
Languages Project

3442

Istro-romaniera[1] Istriako penintsulako ipar-ekialdeko herri batzuetan hitz egiten den ekialdeko erromantze hizkuntza bat da. Zehazki, ekialdeko erromantze hizkuntza multzotik, mendebalderago kokatzen dena da istro-romaniera. Horrela, Učka (edo Montemaggiore) mendiaren inguruko herriska batzuetan mintzatzen da, batez ere Žejane/Seiane eta Šušnejevica/Ciceria inguruetako lautadetan. Hiztunak euren buruari vlaşi (valakiar) edo rumâri deritzote.

Istro-romanierak ez du inolako babes ofizialik, eta galtzeko arrisku larrian dago[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]