Itsas hondoaren hedapena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ozeanoetako litosferaren adina, milioika urtetan. Berriena (gorriz) hedapen guneetan dago.

Itsas hondoaren hedapena gandor ozeanikoetan ematen den prozesu bat da, bertan ozeano gandorrek lurrazal ozeaniko berria sortzen dute. Lurrazal hau sortzen den heinean hau gandor ozeanikotik aldendu egiten da, ozeanoak hedatuz.

Hedapena  [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas hondoko hedapena plaka dibergenteetan ematen den eta hondo ozeanikoan gertatzen den prozesua da, non gandor ozeanikotik ozeano-lurrazal berria sortzen den. Material berriaren sorrerarekin batera plaka tektonikoen aldentzea ematen da. Hedapen hau mantuan ematen den konbekzioak, gandorretako bultzada indarrek eta subdukzio-eremuetako ezpalen-tirada indarrek eragiten dute.

Anomalia Magnetikoak eta polaritatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gandor ozeanikotik ateratzen den magmak bi plaketan banatzen denez gandorretik aldenduz doan heinean simetria bialdetara mantentzen da. Simetria  batez ere basaltoek barneratzen dituzten mineral ferromagnetikoen orientazioa aztertuz definitzen da. Mineral metaliko hauek momentuan dagoen polaritate magnetikoaren norantzan norabideratzen direnez, Lurraren eremu magnetikoen alderanzkek mineral ferromagnetikoen polaritate alderanzketa eragiten dute. Hau gehienbat iraganeko alderanzketa magnetikoak ikertzeko erabiltzen da. Anomalia magnetikoen xingola bakoitzaren  zabalera ozeano-gandorren hedapen-abiadurarekiko zuzenki proportzionala da. Hedapen-abiadura azkarreko gandorretan anomalia magnetiko positiboen eta negatiboen arteko mugak garbiagoak dira hedapen-abiadura moteleko gandorretakoak baino.

Lurrean izan duen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas hondoko hedapenak garrantzi izugarria izan du gure planetan zientzia arlo guztietan. Itsas hondoko hedapenagatik izango ez balitz ez lirateke egingo aintzina itsasoan eman zeneko zopa hidrotermalaren eta tximinia hidrotermalaren arteko kontakturik emango, eta honekin batera seguruenik ez litzateke bizitzarik eratuko. Estromatolitorik gabe ez lirateke lehen eta bigarren GOE ak emango eta lurraren oxigeno proportzioa oso oso baxua izango litzateke izaki fotosintetiko aerobikoak ez diren izakientzat. Itsas hondoko hedapenik gabe ez lirateke kontinenteen apurketarik emango eta ondorioz bizia egonezkero ez lirateke dibertsitaterik emango eta zailagoa izango litzateke eboluzionatzea. Lur planeta bizia eta plaka tektonikoak dituen esne-bideko planeta bakarra da.

Hona hemen nola plaka tektonikoek bizitzarako izan zutenen garrantziaren azalpena:

Fosforoa bizitzarako daukan garrantzia izugarrizkoa da. Fosfatoak, oxigenoa eta fosforoa daukaten konposatuak dira eta hauek ADN eta ARN ko zatia osatzen dituzte, zelulen mintzak osatzen dituzte eta zelulen garapenean eta funtzionamenduan laguntzen dute. Fosforoa Apatito izeneko mineral batean kristaldu eta kontzentratu zen eta mineral hau mantu hotzaren arroken mineralogiaren zati zen. Arroka horiek lurrazalera igo zirenean bertan zegoen apatitoa itsasoko, ibaietako eta lakuetako urarekin erreakzionatu egin zuen fosfatoak eratzeko, horrela eratu zen bizitza primitiboa sortzeko behar zen zopa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]