Izengoiti

Wikipedia, Entziklopedia askea
George Sand gaztea, Amantine-Lucile-Aurore Dupinen izengoitia

Izengoiti bataio eta familia izenen ordez erabiltzen den izena da.[1] Izenaren aldean egon daiteke edo izena ordezka dezake, edozein arrazoirengatik jatorrizko izena anonimatuan mantentzeko. Ez dira gutxi literaturaren munduan, esate baterako, benetako izena ezkutatu eta beren obrak izengoiti batez sinatu dituztenak, Bernardo Atxaga kasu.

Interneten IP helbidearen ordez nickname anglizismoa (nick laburtua) erabiltzen da. Kiroletan oso ohikoak dira, norbaiten ezaugarri fisikoak adierazteko edo: adibidez, Diego Armando Maradona futbolariak el pibe de oro ("urrezko mutikoa") izengoitia zuen.

Borroka armatuan ere erabiltzen dira, jatorrizko izena ezkutatzeko: nom de guerre galizismoaz ezagutzen dira. Adibidez, Marcos komandanteordeak darabil.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.