Jacky Ickx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacky Ickx
Jacky Ickx
Datu pertsonalak
Izen osoa Jacques Bernard Ickx
Jaio 1945eko urtarrilaren 1a (79 urte)
Bruselas (Belgika Belgika)
Ibilbidea
Jarduneko urteak 1966-1979
Taldeak Cooper-Ferrari, Brabham, McLaren, Williams, Lotus, Wolf-Williams, Ensign eta Ligier
Lasterketak 122 (116 hasiera)
Lorpenak (1 Formulan)
Txapelketak 0
Garaipenak 8
Podium 25
Pole Position 13
Itzuli azkarra 14
Lehen lasterketa 1966ko Alemaniako Sari Nagusia
Lehen garaipena 1968ko Frantziako Sari Nagusia
Azken garaipena 1972ko Alemaniako Sari Nagusia
Azken lasterketa 1979ko Ameriketako Estatu Batuetako Sari Nagusia

Jacques Bernard "Jacky" Ickx (Brusela, 1945eko urtarrilaren 1a) belgikar auto-gidari ohia da. Motoziklismoko gidari gisa hasi zuen karrera. Hiru aldiz izan zen moto-kroseko Belgikako txapeldun. 1964an, 2 Formulara pasatu zen (1967an, Europako txapeldun izan zen), eta, aldi berean, turismoen kategorian ere lehiatu zen (Belgikako txapeldun izan zen 1965ean). 1967an, 1 Formulako Ferrari taldean sartu zen, eta 1968an irabazi zuen lehenengo lasterketa: Frantziako Sari Nagusia. Hurrengo urtean, munduko txapeldunorde izan zen Brabham-Ford taldearekin. 1970ean, Ferrari taldera itzuli zen, eta berriz ere txapeldunorde gelditu zen. 1976an, Watkins Glennen izan zuen istripu larriaren ondorioz, 1 Formula utzi eta beste era bateko lehiaketetan parte hartzen hasi zen: sei aldiz izan zen txapeldun Le Manseko 24 Orduetan (1969, 1975, 1976, 1977, 1981 eta 1982), eta, Porsche 856 batekin, beste bi aldiz Munduko Iraupen Txapelketan (1982 eta 1983).

Jacky Ferrari 312Ba gidatzen (1970).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacky Ickx Aldatu lotura Wikidatan