Joan Idiakez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Idiakez
ambassador of Spain to the Republic of Venice (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan de Idiáquez y Olazábal
JaiotzaMadril1540ko martxoaren 12a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gipuzkoa
HeriotzaSegovia1614ko urriaren 12a (74 urte)
Familia
AitaAlfontso Idiakez
Seme-alabak
LeinuaIdiakez leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria

Joan Idiakez Olazabal (Madril, Espainia, 1540ko martxoaren 12a - Segovia, 1614ko urriaren 12a) politikaria izan zen, Alfontso Idiakezen semea, Idiakez leinukoa. Madrilen jaioa, gipuzkoar familiakoa zen, eta horregatik euskalduna zen. Euskal hizkuntzaz gainera, bazekien gaztelaniaz, frantsesez, latinez eta grekoz ere. Joan Idiakezek eskatu zion Esteban Garibairi euskarazko errefrauak biltzea.[1]

Genoako eta Veneziako enbaxadore izan zen eta Filipe II.a Espainiakoaren eta Filipe III.a Espainiakoaren agintaldietan estatu-idazkari izendatu zuten. Beste kargu politiko batzuk ere izan zituen bere esku. Donostian berrikuntza-lan handiak egin zituen: Motako gazteluko iturriak, eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Julio de Urquijo (1919). El refranero vasco (1): Los refranes de Garibay. Donostiaː Martín, Mena y Compañía. «Pedro Echeverría, profesor de Arte de la UPV: "Juan de Idiáquez era el prototipo de renacentista"» Diario Vasco 2011-01-09.