Joan Wallach Scott

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Wallach Scott

Bizitza
JaiotzaBrooklyn1941eko abenduaren 18a (82 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Brandeis University (en) Itzuli 1962) Artean graduatu
Tesi zuzendariaCharles Tilly (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, unibertsitateko irakaslea, labor historian (en) Itzuli eta idazlea
Enplegatzailea(k)Johns Hopkins Unibertsitatea
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea
Rutgers Unibertsitatea
Northwestern Unibertsitatea
Utrechteko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Joan Wallach Scott ( Brooklyn, New York, 1941ko abenduaren 18 ) historialaria da. Frantziako zein Amerikako historian aditua, emakumeen historia alorrean ekarpen garrantzitsuak egin ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Wallach Scott, Brooklyn-en (New York) jaio zen. Bere gurasoak Lottie Tannenbaum-en eta Sam Wallach-en, bigarren hezkuntzako irakasleak ziren. Eli Wallach aktorearen (bere aitaren anaia) iloba da. Bere familia judua zen eta aita Poloniako Dolinan jaio zen. [1][2]

1962an Brandeis Unibertsitatean lizentziatu zen eta Wisconsin-Madison Unibertsitatean doktore titulua lortu zuen 1969an. Harold F. Linder Katedra du Princenton-eko ( New Jersey) Ikerketa Aurreratuen Institutuan (Institute for Advanced Study).[3]

Generoa: analisirako kategoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere argitalpen aipagarrienen artean, Generoa: kategoria erabilgarria analisi historikoan (Gender: A Useful Category of Historical Analysis) artikulua dago, 1986an argitaratua American Historical Review-n eta generoaren historian funtsezkotzat jotakoa: [4][5]

« Gizonaren eta emakumearen arteko oposizioa problematikoa dela esaten badugu, testuinguruaren arabera definitua eta behin eta berriz eratua, etengabe galdetu behar diogu geure buruari zer dagoen jokoan generoa aipatzen duten ploklametan edo eztabaidetan, beren jarrerak azaltzeko edo justifikatzeko, baina baita generoaren ulermen inplizitua nola aipatzen eta birkokatzen den ere. »

—Joan W. Scott


Bere ustez generoa azterketarako kategoria baliagarria da, sexua eta sexu-desberdintasuna ulertzeko moduak historizatzera behartzen gaituelako. "Genero-hizkuntza" · ezin da hiztegietan kodetu, eta haren esanahiak ere ezin dira erraz aurresuposatu edo itzuli. Ez da mugatzen magnitude ezagun batera, maskulinoa edo femeninoa, ar edo emea. Bere esanahi partikularrak dira, hain zuzen ere, aztertzen diren materialetatik atera behar direnak. Generoa esanahi horiek nola ezartzen diren, zer inplikatzen duten eta zer testuingurutan ezartzen diren jakiteko galdera irekia denean, azterketarako kategoria baliagarria izaten jarraitzen du, kritikoa delako.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]