Joaquín Vallejo Arbeláez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joaquín Vallejo Arbeláez
Minister of Finance and Public Credit (en) Itzuli

1965eko uztailaren 14a - 1966ko abuztuaren 7a
Bizitza
JaiotzaRionegro (en) Itzuli1912ko urriaren 2a
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaMedellín2005eko abenduaren 31 (93 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaNational University of Colombia at Medellín (en) Itzuli
Kolonbiako Unibertsitate Nazionala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniari zibila, idazlea, politikaria eta diplomazialaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kolonbiako Alderdi Liberala

Joaquín Vallejo Arbeláez (Rionegro, Antioquia, 1912ko urriak 4Medellín, Antioquia, 2005eko abenduak 31) kolonbiar ingeniari, ekonomista, idazle eta politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medellíngo Meategi Eskola Nazionalean egin zituen ingeniaritza-ikasketak. Bere garaiko beste ingeniari askok bezala, enpresa-zuzendaritzara bideratu zuen bere karrera, baina irakaskuntza eta zientziaren filosofiako ikasketak erabat baztertu gabe. Cementos del Valle (1939) enpresako superintendente gisa hasi zen lanean, eta Droguerías Aliadas enpresako kudeatzailea eta enpresaburua izatera iritsi zen. Garai hartako enpresa handienetako bat zen hura. Vallejoren zuzendaritzapean, enpresa beste alor batzuetara zabalduz joan zen, eta esportazio- eta urbanizazio-alorretan ere aritu zen. Vallejok arrakasta handia izan zuen, baita bere negozio partikularretan ere: La Quinta paper-fabrika sortu zuen Candelarian (Valle del Cauca), eta herrialdeko txerri-haztegi modernoena eraiki zuen.

Bolada batez politikan ere aritu zen, Medellíngo zinegotzi gisa, eta Antioquiako Biltzarreko diputatu. Fronte Nazionalaren garaian, Garapen, Finantza eta Gobernu Ministerioen ardura izan zuen zenbaitetan. Ekonomiaren alorrean, bere izenaz ezagutzen den plangintza ospetsu bat prestatu zuen, Vallejo plangintza, Kolonbiako esportazioak bultzatzeko.

Pentsalari eta idazle gisa, zenbait obra idatzi zituen: ABC de la integración latinoamericana (1960, Latinoamerikar integrazioaren hastapenak); Modelos económicos de desarrollo (1985, Garapenerako ekonomia-ereduak); El misterio del tiempo (1976, Denboraren misterioa); Las fronteras de las libertades (1980, Askatasunen mugak). Azkeneko urteetan teologia eta mistikaren gogoetaren alorretan barneratu zen, askatasuna, lege naturalen determinismoa eta jakintzaren erlatibitateak erakarrita.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]