Jon Larrinaga Apraiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Larrinaga Apraiz

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroaren 14a - 1991ko otsailaren 19a - Arantza Mendizabal
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1987ko otsailaren 9a - 1989ko azaroaren 21a
Kepa Aulestia
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1987ko martxoaren 5a - Xabier Garmendia Martínez
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo, 1948 (75/76 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaKU Leuven
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta politikaria
Lantokia(k)Madril
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Euskadiko Partidu Komunista
Euskadiko Ezkerra
Artikulu hau politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jon Larrinaga».

Jon Larrinaga Apraiz (Gernika-Lumo, 1948-) bizkaitar politikari eta ekonomialaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lovainako Unibertsitatean ekonomia ikasi ondoren, Banco Bilbao Vizcayarako lan egin zuen.[1]

ETA politiko-militarra erakundeko militantea izan zen 1968 eta 1970 artean. VI. batzarrean erakundea utzi zuen.[2] 1981ean Euskadiko Partidu Komunistaren kide bilakatu zen. Roberto Lertxundiren gidaritzapean, EPK alderdiaren IV. kongresuan (1981ko urtarrila) Euskadiko Ezkerra erakundean sartu zen. 1986ko Espainiako hauteskunde orokorretan Bizkaiko diputatu hautatu zuten Kepa Aulestia ordezkatuz. 1989an berriro hautatu zuten. 1987an bi hilabetez (urtarriletik martxora), legebiltzarkidea izan zen[3]

1991n Euskadiko Ezkerraren idazkari nagusi hautatu zuten,[4] eta, José Antonio Ardanzaren gobernuetan Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen eta Ekonomia, Plangintza eta Ingurumena sailburu. 2012tik aurrera, Aernova Aeroestructuras enpresan lan egiten du.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fundación Juan March / Archivo Linz de la Transición Española, ed. (1986-12-1). Los 25 parlamentarios de Vizcaya. El Correo.
  2. Fernández Soldevilla, Gaizka. (2013). Héroes, heterodoxos y traidores. Historia de Euskadiko Ezkerra (1974-1994). in: De Sabino Arana a la "izquierda abertzale". El nacionalismo vasco radical. Madril: Tecnos, 65-66 or..
  3. Eusko Jaurlaritza. Nor da nor > Fitxak > Norberaren fitxa > Larrinaga Apraiz, Jon. .
  4. Ruiz de Azúa, Victorino. (1991-2-17). «Tenemos que reinventar la izquierda» El País.
  5. Landaburu, Ander. (2012-7-30). «Ante la crisis, Euskadi no es tan diferente» El País.