Josefina Bolinaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josefina Bolinaga
Bizitza
JaiotzaBalmaseda, 1880
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1965 (84/85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Mugimendua27ko Belaunaldia

Josefa Purificación Bolinaga Ugarte, ezagunagoa Josefina Bolinaga gisa, (Balmaseda, 1880–?, 1965) 27ko Belaunaldiko[1] maistra, idazle eta poeta bizkaitarra.[2] Batez ere haur literaturaren lanak idatzi zituen.[3] Haren bizitzari buruzko datu askorik ez da ezagutzen. Frankismoaren errepresioa eta zentsura pairatu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta batzuetan Burgosen jaio zela esan, Josefina Bolinaga Balmasedan jaio zen eta bertako San Seberino elizan bataiatu zuten. Gurasoak Valentin Bolinaga eta Ines Ugarte ziren. Laster Bizkaitik alde egin zuten, Burgosera eta Madrilera. Idazle gisa lehen urteetan poesia landu zuen, 1925an eta 1927 hurrenez hurren bi liburu argitaratuz. Ondoren, haur literaturan aritu zen, bereziki ipuinak idazten. 1932an Literatura Sari Nazionalaren hirugarren saria eskuratu zuen eta 1934an lehenengoa, Amanecer liburuarekin. Halaber, zenbait hedabidetan bere ipuinekin kolaboratzen zuen, batez ere Blanco y Negroren Gente Menuda gehigarrian; gehigarri berean Elena Fortún eta Gloria de la Pradaren lanak plazaratu ziren. Garai horretan argitaratutako ipuinekin Cuévano de aventuras argitaratu zuen 1935an.

Gerra Zibila ondoren Bolinagak "gabeziak bete-betean pairatu zituen", Mikel Zabalaren hitzetan. Bere Amanecer liburua, eskoletan erabiltzen zena, debekatua izan zen. Idazleak Bizkaiko Aldundiarengana jo zuen laguntza eske, bere liburuak erostea eskatzen zien, baina oso erantzun kaskarra jaso zuen. Erregimenaren zentsuraren aginduen araberako liburuak argitaratu zituen, bestetik, esaterako Mi patria es el mar 1952an. Urte horietan ere neskei zuzendutako beste liburu batzuk atera zituen: Nueva raza (1941), Cuentos de primavera (1944), Solo para niñas (1957), Ven a mi jardín (1962). Liburu horiek nesken irakurtzeko zaletasuna indartzeko eskoletan erabiltzen ziren.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1932: Literatura Sari Nazionaletan hirugarren saria.
  • 1934: Literatura Sari Nazionala.
  • 1952: Kazetaritza eta Literaturaren Karmengo Ama Birjina saria.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alma rural, 1925.
  • Flores de amor, 1927.

Haur literaturaren lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amanecer. Hijos de Santiago Rodríguez, 1934.
  • Cuévano de aventuras. Yagües, 1935.
  • Nueva raza. Hijos de Santiago Rodríguez, 1941.
  • Solo para niñas. Aguilar, 1957.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.ideal.es/granada/v/20100527/cultura/olvidadas-20100527.html?ref=https:%2F%2Fes.wikipedia.org%2F
  2. mnemosine
  3. [1] Antonio Moreno Verdulla: Literatura infantil: introducción en su problemática, su historia y su didáctica, 98 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]