Joseon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseongo Erresuma
대조선국 (大朝鮮國)[1]
1392 – 1897
Monarkia
bandera

armarria

Geografia
HiriburuaHanseong
Biztanleria18 960 000
Kultura
Hizkuntza(k)Koreera
ErlijioaNeokonfuzianismo
Budismo
Kristautasun (1886)
Historia
Aurrekoa
Koryo
Ondorengoa
Koreako Inperioa

Joseon (Hangul조선; Hanja朝鮮; RRJoseon; MRChosŏn), baita Chosŏn, Choson, Chosun, Cho-sen eta Txoson ere, Koreako azken leinua, eta baita luzeena ere, izan zen, 1392 eta 1910 artean agintean izan zena.[2] Leinua ezarri zutenean, Hanseong (egungo Seul) hiriburu bilakatu zen eta bertan eraiki zuten Gyeongbokgung (Gyeongbok jauregia) eta Jongmyo. Egungo Koreako kultura tradizionalaren gehiena aro honetan garatu zuten. Adibidez, Hangul idazkera-sistema Sejong laugarren Joseon leinuko erregearen agintaldian sortu zuten. Yangban aristokrazia ere sortu zen.

Garia haietan txinatar filosofiaren eragina nabarmena zenez, Neokonfuzianismo estatu eta gizartearen ideologia bihurtu zen.[3] XVI. mendearen amaieran eta XVII. mendearen hasieran, japoniarrek eta mantxuek herrialdea inbaditu zuten. Bertoko kulturaren zati handi bat galdu zuten eta ia mende bat behar izan zuen herrialdeak aurrekoa berreskuratzeko. XIX. mendea amaitu baino lehen, atzerritar potentziek berriro herrialdea eraso zuten eta 1910ean japoniarren eskuetan amaitu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Koreeraz) Lee, Jun-gyu (이준규). (2009-07-22). (세상사는 이야기) 왜색에 물든 우리 말-(10). Newstown.[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Ingelesez) Ebrey, Patricia Buckley; Walthall, Ann; Palais, James B.. (2006). East Asia: A Cultural, Social, and Political History. Boston eta New York: Houghton Mifflin Press ISBN 0-618-13384-4..
  3. (Ingelesez) Hatada, Takashi; Smith Jr, Warren W.; Hazard, Benjamin H.. (1969). A History of Korea. Santa Barbara, CA: ABC-Clio ISBN 0-87436-064-1..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Korea
Artikulu hau Koreako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.